Jaulkipen data: 18 iraila 2013

VALORES CÍVICOS ESCOLARES 2013

KONTSULTATU TARIFAK

VALORES CÍVICOS ESCOLARES 2013

HISTORIA

Gizartea arautu behar duten Gizabidezko Balioak eskolako umeei eta gazteei irakastea guztion artean egiten ditugun ekintza garrantzitsuenetako bat da. Elkarbizitza askea, adeitsua eta demokratikoa lortu nahi badugu, ezinbestekoa da gazteenei gizabidezko balioak jakinaraztea eskolan jasotzen duten hezkuntzaren bitartez, gurasoekiko harremanean, familian edo, oro har, gizartean. Bloke-orri honetan lau zigilu daude, eta honako balio hauek nabarmendu dira: adiskidetasuna, adeitasuna, kirola eta bide-segurtasuna.

Pertsonek hainbat jarduera elkarrekin egiten dutenean, haien artean garatzen den loturetako bat adiskidetasuna da, eta garapen pertsonalerako balio beharrezkotzat hartzen da. Adiskidetasuna haurtzarotik sartzen da gure bizitzan: eskolan, unibertsitatean, kiroletan edo lanean. Adiskidetasunak taldeko kideen arteko errespetua eta konfiantza eskatzen ditu, adiskideekin, hain zuzen ere, bizipenak, gertaerak eta sentimenduak partekatzen ditugulako une jakin batzuetan.

Adeitasuna funtsezko balioa da, pertsonak elkarrekin bizi ahal izateko. Adeitasunak dakar gure inguruko jendea eta elementuak onartzea eta aintzat hartzea, eta bizitzaren alde guztiei heltzen die. Ideiak, adierazpen-askatasuna, erlijioak, azalaren kolorea, adina, legeak eta gizartearen arauak errespetatu behar dira; naturari, animaliei eta ingurumenari zor diegun errespetua ahaztu barik.

Txikitatik sustatu beharreko beste gizabidezko balio bat kirola da, pertsonen garapenean eragina baitauka. Kirolak ahalegina, hobetzeko gogoa, autodiziplina, taldeko lana, joko-arauak, etab., eskatzen ditu; hau da, pertsona goratzen duten zenbait ezaugarri barne hartzen du. Kirolaren bidezko hezkuntzan errespetua eta tolerantzia ikasten dira, eta kirolak talde batean integratzeko modu bat eskaintzen du. Helburua lehiatzea dela, edo dibertitzea dela, kirola egiten dugunean, garapen fisikoa eta intelektuala laguntzen dituzten balioak lantzen ditugu.

Bide-segurtasuna bermatzeko, trafiko-arau oinarrizkoenak ikasleei jakinarazi behar zaizkie. Ezagutu beharreko arauen artean honako hauek ditugu: semaforoak errespetatzea; errepidea zeharkatu aurretik, alde batera eta bestera begiratzea; bizikletan kaskoa jantzita ibiltzea; edo galtzadak ez inbaditzea. Helduek zer egiten duten, hori ikasten dute umeek; beraz, herri bideetan helduen jokaera zuzena eredurik onena da umeentzat.