Jaulkipen data: 09 urria 2014

América UPAEP. Próceres y líderes

KONTSULTATU TARIFAK

América UPAEP. Próceres y líderes

HISTORIA

AMÉRICA UPAEP

1989an, UPAEP (gaztelaniaz Unión Postal de las Américas, España y Portugal) elkarteko kide diren herrialdeak zigilu bat jaulkitzen hasi ziren urtero, gai berberarekin, eta horrek filatelia-zaleentzako bildumazaletasun mota oso interesgarria sortu du. Aurtengo jaulkipena Pertsona ospetsu eta buruzagiei eskainia dago, hainbat arrazoirengatik historiaren zati bihurtu diren pertsonak oroitu eta omentzeko.
UPAEP elkarteak Montevideon (Uruguai) du egoitza eta osatzen duten herrialdeen postaren arloko gaiekin zerikusia duten helburu komunak barne hartzen dituen erakundea da. Bere helburu nagusien artean honako hauek daude: posta-zerbitzu unibertsala sustatzea elkarteko kide diren herrialdeen artean eta posta-garapenerako lankidetza bultzatzea. Halaber, zerbitzuen kalitatea hobetzeko lanean dihardu, informazioaren teknologia berriak erabiliz eta estatuen arteko lankidetza-proiektuen gauzapena sustatzen du. Egun 28 herrialdek osatzen dute.
América Upaep lehenengo jaulkipena (1989) Kolonaurreko herrialdeei eskaini zitzaien, erakundeko kide ziren herrialde guztiek kultura zaharrei buruzko irudiak zituzten zigiluak atera zituzten. Beraz, zur landuz egindako maskaren erreprodukzioak, zeramikazko objektuak, herrialde indigenetako nekazaritzako lanabesak edo bertakoen egitekoak kontatzen dituzten kroniken irudiak dira lehenengo zigiluetan agertzen diren irudietako batzuk.
Jaulkipenen 25 urte hauetan zehar, América Upaep seriearen gaiek bilakaera izan dute, interes orokorreko gaiak aztertzen hasiz: hala nola, HIESaren aurkako borroka, Unescoren Munduko Ondarearen ondasunak, ingurumenaren babesa, guztiontzako hezkuntza edo energia berriztagarrien garapena.
Serie filatelikoko gaiak nazioarteko erakundeak adosten ditu lau urtero eta herrien arteko ulermena bultzatu, kultura eta bakea sustatu eta herrialdeen arteko adiskidetasun-loturak ezarri behar dituzte. Zigiluek Batasunaren logotipoa edo ikurra barne hartu behar dute.
Pertsona ospetsuak eta buruzagiak espainiar jaulkipenean pertsona anonimoen, kontraste, arraza eta herrialde ezberdinetako pertsonen, bustoak agertzen dira, beren lanari esker historiaren norabidea aldatzen lagundu duten pertsonaiak gogora ekarriz.