Jaulkipen data: 25 iraila 2014

Año 2014

KONTSULTATU TARIFAK

Año 2014

HISTORIA

PERTSONA OSPETSUAK


Pertsona famatuen serieak Joan Paulo II.a Aita Santua ekarri nahi du gogora zigilu honekin. Bere aitasantutza, ia 27 urtekoa, Elizaren historiako luzeenetakoa izan zen.
Karol Wojtila, Aita Santu aukeratu zutenean, 1978ko urriaren 26an, Joan Paulo II.a izenez ezagutua, Wadowice, Polonian jaio zen 1920an. Erdi-mailako ikasketak amaitu zituenean Unibertsitatean matrikulatu zen, eta baita antzerki-eskola batean ere, baina nazien okupazioagatik langile gisa lan egin behar izan zuen bizimodua atera eta Alemaniara erbesteratu ez zezaten. 1942an apaiz-prestakuntza hasi zuen, ikasle gazteen artean antzerkiaren sustapenarekin uztartuz. 1946an apaiz ordenatu zuten Krakovian eta jarraian Erromara bidali zuten. Bertan, Teologian doktoretza lortu zuen. Poloniara itzuli zenean, lan bikoitza egin zuen, batetik pastoraltza-zerbitzua gauzatu zuen langileen parrokietan, eta bestetik, Teologia eta Etikako irakasle aritu zen Krakoviako apaiztegi nagusian eta Lublineko Unibertsitate Katolikoan.
1958an, Krakoviako artzapezpikuaren laguntzaile izendatu zuten, eta haren ondorengo bihurtu zen 1964an. Vatikanoko II. Kontzilioan zehar, Wojtila gaur eguneko munduko Elizari buruzko hitzaldiengatik nabarmendu zen. 1967an Paulo VI.a Aita Santuak kardinal izendatu zuen.
1978ko urriaren 16an Aita Santu izendatu zuten eta Joan Paulo II.a izena hartu zuen. Herrialde komunista batetik zetorren Elizako lehen buruzagia izan zen. Bere aitasantutzan zehar 100 bidaia apostoliko baino gehiago egin zituen Italiatik kanpora, hirugarren munduko herrialdeetara batez ere (Asia, Afrika eta Hego Amerika) eta estatu-buruzagiekin eta gobernu-ordezkariekin elkarrizketak izan zituen, herrien arteko harremana sustatuz. Gazteekiko sentitzen zuen maitasunaren eraginez, Gazteen Munduko Jardunaldiak antolatu zituen eta egin diren 19 jardunaldietan mundu osoko milioika gazte bildu dira.
Joan Paulo II.ak juduekin eta beste erlijio batzuen ordezkariekin elkarrizketa sustatu zuen, gizarte-justizia defendatu zuen eta herrialde txiroenetan bizi-baldintzak hobetzearen alde agertu zen. Izaera tradizionalekoa, Liberazioaren Teologia salatu zuen, moralaren lasaikeria kritikatu zuen eta katolizismo kontserbadoreak ezaugarritzat dituen ekintza batzuk defendatu zituen. 2005eko apirilaren 2an hil zen.
2011ko maiatzaren 1ean Joan Paulo II.a beatifikatu egin zuten eta 2014ko apirilaren 27an kanonizatua izan zen Joan XXIII. arekin batera.
Beste aita santu bat, Paulo VI.a, izan zen Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoari 1963an eskaini zitzaion zigiluaren irudia. Joan Paulo II.a Aita Santuaren bidaia Espainiara (1982) eta Aita Santua eta Gazteria (1989) jaulkipenetako protagonista izan da.