Jaulkipen data: 23 urtarrila 2014

Burgos 2013. Capital Española Gastronomía

KONTSULTATU TARIFAK

Burgos 2013. Capital Española Gastronomía

HISTORIA

BURGOS 2013KO GASTRONOMIAREN ESPAINIAKO HIRIBURUA

Burgoseko gastronomiak bertan ekoiztutako elikagai anitz eskaintzen ditu, guztiak kalitate handikoak. Horregatik, hirian ezaguna da Ribera del Duero edo Arlanza Jatorri Deiturako ardoarekin mokadutxo aparta edo menu gozo-gozoa jan daitezkeela. Gastronomiaz gain, Burgosek artea ezagutzera gonbidatzen zaitu estilo gotikoko Katedralarekin, Gizadiaren ondarea, hiri-muin historikoaren sarrerako arku eta ateekin, oinezkoentzako kaleekin, zuhaitzez betetako ibilbideekin eta txoko harrigarriekin. Kulturari dagokionez, Giza Eboluzioaren Museoak (MEH) iraganera eramaten gaitu, Europako lehenengo gizakiaren jatorrira, Atapuercako aztarnategi arkeologikoetan aurkitutako aztarnekin.

Zigiluan bertako mokadutxo tipikoak dituen bodegoia irudikatu da: odolki-mokadutxoaz; "olla podrida"-z, baba gorriekin, saiheskiarekin eta txorizoarekin egindakoa; askotariko gaztez eta bertako ardo edalontzi batez osatua.