Jaulkipen data: 03 urtarrila 2014

Centro Europeo para la Investigación Nuclear

KONTSULTATU TARIFAK

Centro Europeo para la Investigación Nuclear

HISTORIA

ZIENTZIA

Gaur egun 21 kide ditu CERN erakundeak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Eslovakia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungaria, Italia, Norvegia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Suedia eta Suitza. Horrez gain, zortzi erakunde eta herrialde ditu behatzaile gisa lanean.

Bere ikerketetan, egun dauden tresna zientifiko handi eta konplexuenak erabiltzen ditu CERN-ek materiaren oinarrizko osagaiak aztertzeko: gure unibertsoa osatzen duten partikulak esaterako.Tresna horien artean partikulen talkagailuak eta detektagailuak daude. Talkagailuen funtzioa partikula-sortak argiaren abiaduraren pareko energiak lortu arte azeleratzea da, beraien artean edo jomuga zehatzen aurka talka egin dezaten. Hautagailuek talka horien emaitzei erreparatu eta haiek erregistratzen dituzte.

CERN osatzen duten Europako 20 herrialdeek mundu osoko zientzialarien laguntza dute eta, aldika, 10.000 inguru partikulen fisikari hurbiltzen dira zentrora haien ikerkuntzak burutzeko.

Espainia 1961ean sartu zen erakundean eta 1968an irten zen. 1983an berriz ere sartu zen. Espainiak 30 unibertsitateren eta zientzia erakunderen bitartez ari da elkarlanean CERN-arekin.

Zigiluan CERN-aren lurrazpiko tunela irudikatu da, hain baitago partikulen azeleragailua. Inguruan, kideak diren herrialdeen banderak daude eta erakundearen logotipoa.