Jaulkipen data: 11 uztaila 2014

Cine Español. Sara Montiel, Alfredo Landa y Manolo Escobar

KONTSULTATU TARIFAK

Cine Español. Sara Montiel, Alfredo Landa y Manolo Escobar

HISTORIA

ESPAINIAR ZINEMA

Zeluloidea eta abestiaren munduko hiru artista garrantzitsu dira Premium Pleguko formatuan jaulkitako Espainiar Zinema seriearen protagonistak. Lehenengo aldiz, jaulkipena muntatzeko prest dauden fotograma trokelatuaren itxuran aurkezten da.
Manolo García Escobar (El Ejido. Almeria, 1931 – Benidorm, Alacant, 2013) Manolo Escobar izenez ezaguna, kopla, runba, pasodoble, fandango eta ranchera abeslaririk ezagunenetakoa izan da Espainian, eta baita kanpoan ere. 14 urte zituela, Bartzelonara joan zen bere anai-arrebekin, eta han hasi zen abesten, Manolo Escobar y sus guitarras izenarekin. Garai hartan, Posta-zerbitzuetako Laguntzaile izateko oposizioak gainditu zituen eta Badalonako postetxean hasi zen lanean. 1961ean Kordoban egin zuen debuta eta musika-ibilbide oso azkarra hasi zuen, jende-piloaren idolo bihurtuz. Y Viva España, Mi carro edo Madrecita María del Carmen bezalako abestiak super salduak izatera iritsi ziren. Musika-alderdi hau barne hartuz, 1963an lehenengo film luzea grabatu zuen, Los guerrilleros, eta horren ondoren beste 20 grabatu zituen.
Pleguan Todo es posible en Granada filmeko estrofa agertzen da.
Sara Montiel, María Antonia Abad Fernándezen izen artistikoa (Campo de Criptana, Ciudad Real, 1928 – Madril, 2013) 1940ko hamarkadan egin zuen debuta zineman Empezó en boda, Mariona Rebull eta Locura de amor bezalako filmekin. Hamarkada bat geroago Mexikora joan zen eta geroago Hollywoodera (AEB). Bertan, Samuel Fuller, Anthony Mann eta Robert Aldrich bezalako zuzendariekin eta Gary Cooper eta Burt Lancaster bezalako aktoreekin filmatu zuen. Espainiara itzuli zenean, garai hartako izarrik ospetsuena bihurtu zen El último cuplé, Pecado de amor eta La bella Lola bezalako filmei esker. Urte batzuk geroago, zinema utzi eta abeslari-karrerara bueltatu zen.
Jaulkipenean La Violetera (1958) film famatuko paragrafo bat agertzen da.
Alfredo Landa (Iruña 1933 – Madril 2013) Atraco a las tres (1962) José María Forquék zuzendutako filmarekin egin zuen debuta pantaila handian. “Landismoaren” sortzailea izan zen, frankismo berantiarrean “zinema lotsagabea” izendatzeko erabili zen kontzeptua. 1980ko hamarkadan, aktore handia zela erakutsi zuen eta El crack (José Luis Garci), Los santos inocentes (Mario Camus),bezalako lanetan gailendu zen, eta azken honetan interpretazio-saria lortu zuen Cannesen. Interpretazio onenaren bi Goya Sari irabazi zituen El Bosque animado (1987) eta La marrana (1992) filmetan egindako lanagatik. 2008an Ohorezko Goya jaso zuen bere karrera osoari omenaldi gisa.
Premium Pleguan El Bosque Animado filmeko elkarrizketa bat agertzen da.