Jaulkipen data: 20 ekaina 2014

Cuerpo de Ingenieros Agrónomos del Estado

KONTSULTATU TARIFAK

Cuerpo de Ingenieros Agrónomos del Estado

HISTORIA

ESTATUKO ADMINISTRAZIOKO KIDEGO OROKORRAK

izenburuarekin, hurrenez hurren, Bide, Kanal eta Portuen Ingeniarien Kidegoari eta Nekazaritzako Ingeniarien Kidegoari eskainitako bi zigilu atera dira.

Nekazaritzako Ingeniarien Kidegoa 1855eko Errege Dekretuaren bidez sortzen da, Isabel II.aren erregealdian eta Sustapen ministroa Manuel Alonso Martínez zela, Aranjuezeko Errege Heredamenduko (Madril) “La Flamenca” lursailean. Ikasketak bi ataletan egituratzen ziren, batetik zientifikoa, ingeniarientzako, eta bestetik teknologikoa, perituentzako. 1866an, nekazaritzako langileburuak prestatzeko beste atal bat gehitu zen. Bi urte geroago, hasierako eskola ixtea erabaki eta Madrilera eraman zen 1869an, La Florida edo Moncloa izeneko lursailera. 1876ko Errege Aginduak sartzeko sistema berria ezarri zuen eta erakundea Nekazaritzako Ingeniarien Goi Eskola deitzera igaro zen, eta Nekazaritzako Perituen Eskola ere sortu zen. Urteetan zehar, hainbat ikasketa-plan eta nekazaritza-espezialitateen plan ezarri dira prestakuntzan, eta ikerketa Nekazaritzako Ingeniarien Eskolako berezko jarduera gisa jasotzen da.