Jaulkipen data: 20 ekaina 2014

Cuerpo de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos del Estado

KONTSULTATU TARIFAK

Cuerpo de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos del Estado

HISTORIA

ESTATUKO ADMINISTRAZIOKO KIDEGO OROKORRAK

Estatuko Administrazioko Kidego Orokorrak izenburuarekin, hurrenez hurren, Bide, Kanal eta Portuen Ingeniarien Kidegoari eta Nekazaritzako Ingeniarien Kidegoari eskainitako bi zigilu atera dira.

Bide, Kanal eta Portuen Ingeniarien Kidegoa XVIII. mendearen amaieran sortu zuen, garai artan Estatuko idazkaria eta Posta-zerbitzuetako superintendentea zenak, Floridablanca Kondeak, 1785ean Bideen Zuzendaritza Orokorra sortu zuenean. Obra publikoek bultzada handia behar zuten Espainian eta lanbide-ikasketen eskola sortu beharra zegoen. Eskolak Madrileko Buen Retiro jauregian ireki zituen ateak 1802ko azaroaren 19an. Eskolaren sustatzailea eta sortzailea Agustín de Betancourt izan zen, obra publikoen ingeniaritzako aitatzat hartzen dena. Eskola Buen Retiro jauregian egon zen, inbasio napoleonikora arte, 1808an. Hainbat aldiz zabaldu eta itxi ondoren, eskolak beste leku batean ireki zituen ateak 1834an, eta ikasketa-plana handitu zuen. Bi urte geroago, Bideen Ingeniarien Kidegoaren Araudia argitaratu zen, eskolako araudiarekin batera, funtzionamendua, ikasketen iraupena eta ikasleek izan behar zuten diziplina zorrotza arautuz. Hamaika urtetan zehar, Juan Subescase izan zen zuzendaria eta berak berrantolatu zuen Bideen Eskola, egun izaten jarraitzen duen prestakuntza-maila altua emanez.