Jaulkipen data: 01 iraila 2014

Deportes. Santander, sede Mundial de Vela Olímpica

KONTSULTATU TARIFAK

Deportes. Santander, sede Mundial de Vela Olímpica

HISTORIA

KIROLAK


Kirolak serieko zigilu berria atera da, Santanderri eskainitakoa, Bela Olinpikoaren 2014ko Munduko Egoitza
Bela Olinpikoaren Munduko lehiaketa Nazioarteko Bela Federazioak (ISAF) antolatzen duen kirol-lehiaketarik garrantzitsuena da. Lau urtez behin antolatzen da, Olinpiar Jokoak baino bi urte lehenago, eta Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten herrien lekuen %75 esleitzeko balio du.
Santanderrek, Belako Munduko IV. Lehiaketako egoitzak, lehiaketan zehar, iraileko lehenengo hamabostaldian, 95 herri ezberdinetako 1.000 ontzi eta 1.400 estropadalari hartuko ditu. Lehiaketan hamaika klase olinpikok parte hartzen dute. Sailkatzen diren herriek Rio de Janeiron 2016an egingo diren Joko Olinpiarretan parte hartu ahal izango dute.
Espainiako Belako Errege Federazioak (REFEV) kokapen ezberdinak ezarri ditu Kantabriako hiriburuan lehiaketa ospatzeko, hala nola: Santanderreko Itsas Errege Klubeko pantalana, erakundearen ontziak eta klase gilatuak, Emakumeen Match Raceko Star eta Elliotak lotzen dituzten lekua; Felipe Printzea (Belako Goi Errendimenduko Zentro Espezializatua) eta portuko inguruko beste leku batzuk.
Bela Olinpikoko lehenengo lehiaketa Espainian egin zen 2003an Cadizeko Badian. Espainiako Filateliak kirol-lehiaketa hori jaso zuen, ospatzeko zigilu bat jaulkiz.
Bigarren lehiaketa Cascaisen (Portugal) egin zen 2007an eta 76 herrietako 1.350 nabigatzaile bildu zituen.
Hirugarren lehiaketa Perthen (Australia) egin zen 2011n eta 79 herritako 1.200 nabigatzailek parte hartu zuten.
Belako Munduko domina-zerrenda historikoan Espainia laugarren dago 2011 arte, urrezko hiru domina, zilarrezko bat eta brontzezko birekin.
Zigiluan, Kantauri Itsasoko olatu urdinak haizeak puztutako belaontziak inguratuz islatzen dituen konposizioa eta Magdalena Jauregia irudikatzen dira, Santander hiriko eraikuntza sinbolikoa.