Jaulkipen data: 10 iraila 2014

Efemérides.Bicentenario de la Orden de San Hermenegildo

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides.Bicentenario de la Orden de San Hermenegildo

HISTORIA

EFEMERIDEAK


Efemerideak serieko beste bi zigiluren bidez San Hermenegildoren Errege eta Militar Ordenaren bigarren mendeurrena eta Defentsa Nazionalaren Goi Mailako Ikasketa Zentroaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen da.
Hermenegildoren Errege eta Militar Ordena Fernando VII.a erregeak sortu zuen 1814. urtean, Independentzia Gerra amaitu zenean, irabazten lagundu zuten militarrak saritzeko. Lehenengo Araudia 1815ean argitaratu zen, eta bere helburua Errege Armada, Itsas Armada eta Milizietako ofizialen zerbitzuan irmotasuna saritzea zen. Bere historiako berrehun urtetan zehar, Indar Armatuen bilakaerara egokituz joan diren Araudiak argitaratu dira. 1994. urtean, Guardia Zibilaren kidegoko eta hiru armadetako Ofizialorde guztiak San Hermenegildoren Errege eta Militar Ordenan sartu ziren.
Egun indarrean dagoen araudia Juan Carlos Erregeak onetsi zuen 2000. urtean, eta lehenengo artikuluan honako helburu hau duela adierazten da: “Lehorreko Armadako, Itsas Armadako, Aireko Armadako, Indar Armatuetako Gorputz Komunetako eta Guardia Zibilaren kidegoko ofizial nagusiak, ofizialak eta ofizialordeak saritzea da helburua, zerbitzuan izandako irmotasuna eta akatsik gabeko jokabideagatik, Indar Armatuen Errege Ordenantzek ezartzen dutenaren arabera” Ordena militar hau Zaldunek eta Damek osatzen dute, kategoria hauetan: Gurutze Nagusia, Plaka, Enkomienda eta Gurutzea.