Jaulkipen data: 12 urria 2014

Felipe VI. Rey de España

KONTSULTATU TARIFAK

Felipe VI. Rey de España

HISTORIA

FELIPE VI.a ESPAINIAKO ERREGEA

Filateliak, Felipe VI.a, Espainiako Erregearen aldarrikapena bloke-orri baten bidez jaso du. Bloke-orriak Felipe VI.a Erregearen eta Felipe VI.a eta Letizia Errege-erreginen argazki ofizialak erreproduzitzen ditu. Konposizioaren atzealdean Espainiako banderaren koloreak eta Erregearen armarria nabarmentzen dira.
2014ko ekainaren 19an Felipe Borboi eta Greziakoa Espainiako Errege izendatu zuten Gorte Nagusietan. Aurreikusitako arauen arabera, eta Kongresuko presidentearen, Gobernuko presidentearen, diputatuen, senatarien eta beste agintari batzuen aurrean, Felipe VI.ak Konstituzioarekiko fideltasuna zin egin zuen eta Errege gisa lehen hitzaldia eman zuen. Gertaera historikoa Diputatuen Kongresuan izan zen, eta Felipe VI.ak espainiar gizartean eragina duten hainbat alderdi aipatu zituen, eta baita, Espainia, “Nazio bateratua eta anitza”, zerbitzatzeko zuen nahia aipatu zituen hitzaldian. Halaber, garai berrirako Monarkia eraberrituaren ordezkari izateko uste osoa ere adierazi zuen. Hauxe esan zuen hitzaldian, hitzez hitz: “Indar handiz, ilusioz eta nire belaunaldiko gizon eta emakumeak inspiratzen dituen espiritu zabal eta berritzailez aurre egingo diot nire zereginari”.
Gertaeren hurrenkera kronologikoa jarraituz, ekainaren 2an, Juan Carlos I.a Erregeak erregetza uzteko asmoa zuela adierazi zuen. Lege Organikoa 3/2014 ekainaren 18anberretsi eta aldarrikatu zen. Egun bat geroago, Errege berria izendatu zuten, Felipe VI.a izenarekin.