Jaulkipen data: 17 urria 2014

Infraestructuras civiles. Estación de Ferrocarril. Irún

KONTSULTATU TARIFAK

Infraestructuras civiles. Estación de Ferrocarril. Irún

HISTORIA

AZPIEGITURA ZIBILAK

Azpiegitura Zibilak izenburupean Irungo (Gipuzkoa) Tren-Geltokiari eskainitako zigilua ateratzen da, Frantziarekin mugatzen duen Madrid-Irun trenbideko azken geltokia.
Irun eta bere ekonomiaren historia zerbitzuen sektorearekin eta garraio eta mugaz-bestaldeko merkataritzarekin zerikusia duten jarduerekin lotuta daude, 1841ean Espainiako aduanak hara lekuz aldatu zirenetik. Harrezkero, Frantzia eta Espainiaren arteko merkataritza-harremanek gora egiten hasi ziren eta Irungo hiria ere merkataritza hartu-emanen neurri berean handitu zen. Gertaera honi trenbidearen iristea batzen zaio, 1863an, Irun Espainiako trenbideen geltoki-terminal eta Europarekin lotura-gune bihurtzen duena.
Espainiako trenbideen sarean Madril-Irun lineak, edo Iparraldeko Linea Orokorrak, leku berezia dauka, zeinen 641,60 kilometroko ibilbideak, Bidasoa ibaiak banandutako Hendaia herri frantziarreraino iristen den. Hau izan zen behingoan eta enpresa bakarrak eraikitako linea erradial handietako bakarra.
1856an hasi zen dena, Espainiako Higigarrien Kreditu Elkarteari –Frantziako Higigarrien Kreditu Elkartea enpresa frantziarraren eskumendekoari, Pereira anaien jabetza zenari- Madril-Irun trenbide-linea eraikitzea esleitu ziotenean. Lanak berehala hasi ziren Valladoliden, ibilbidean zeukan erdiguneko kokapenagatik, eta behin hauek hasita, eraikitze-lanez arduratuko zen Espainiako Iparraldeko Burdinbideen Konpainia sortzen da 1858an.
Azken ibilbidea, gaur egun ezagutzen dugun moduan, hiru ataletan banandu zen: Madrildik Valladolidera, Ávilatik igarota; Valladolidetik Burgosera; eta Burgosetik Irunera, Mirandatik eta Gasteizetik igarota; Bilbotik igarotzea baztertuz, gobernuaren aurrean presioak eragin zituenak. Lanak abiadura onean garatu ziren eta 1860ko abenduan Iparraldeko Konpainiak lineako 326 km irekiak zituen trafikorako.
1863an lehen trenbidea iristen da Irunera eta herria Espainiako trenen geltoki terminal bihurtzen da. Urtebete geroago, Hendaiaraino hedatzen da linea eta 1864ko abuztuaren 15ean nazioarteko lehen trenbidea inauguratzen da. Gaur egun, Irungo geltokiak Katalunia eta Galizia bezalako zeharkako helmugak lotzen dituen hurbileko eta urruneko tarteetako trenen sarea dauka, eta Penintsulako Iparraldea eta Erdigunearen arteko elkargune nagusienetarikoa izaten jarraitzen du.