Jaulkipen data: 01 urria 2014

León, cuna del parlamentarismo

KONTSULTATU TARIFAK

León, cuna del parlamentarismo

HISTORIA

LEON, PARLAMENTARISMOAREN SORLEKUA

1188.urtean, Alfontso IX.a Leongoa erregeak mendebaldeko Europako historian lehenengo aldiz, hiru estamentuak deitu zituen Leongo Erreinuko Gorteetara. Deialdi honekin, herriari gai publikoetan parte hartzeko eskubidea ematen zitzaion. Eta horrela sortu zen ezagutzen den Europako sistema parlamentario zaharrena.
“Decreta” edo “Leongo Carta Magnak” Leongo San Isidoro Basilikan 1911n sortutako dekretuak biltzen dituzte. Dokumentu horiek gobernu eta administrazioaren eredua erakusten dute, non erregea, eliza eta nobleziarekin batera, lehen aldiz ahotsez eta botoz aukeratutako herriaren ordezkariek erabakiak hartzen parte hartu baitzuten.
Erdi Aro betean, Alfontso IX.a Leongoak burutu zuen ekimenaren ondoren, Europako beste erreinu batzuek ere gauzatu zuten, eta horiek Estatu Orokorrak deitu zituzten denbora gutxira, herriaren ordezkarien parte-hartzearekin.
Leongo dokumentu historikoak 800 urte baino gehiago dauzkate eta UNESCO nazioarteko erakundeak Munduko Oroimen izendatu ditu: “Europako sistema parlamentarioaren dokumentu-lekukotza zaharrena”, eta Leongo hiria parlamentarismoaren munduko jatorri eta sorburutzat hartu du. Nazioarteko erakundeak hauxe dio “Decreta” dokumentuei buruz: “Administrazio eta gobernuaren jatorrizko eredua erakusten dute Erdi Aroko erakunde espainiarren esparruan. Bertan, herritarrek erabakiak hartzen parte hartu zuten lehenengo aldiz gorengo mailan, erregea, eliza eta nobleziarekin batera, herri eta hirietan aukeratutako ordezkarien bidez”.
Alfontso IX.ak (1171-1230), Leongo erregeak, bere agintaldian zehar goren aldia lortu zuen Leongo erreinuarentzat. 40 urte baino gehiagoko agintaldi luzean zehar (1188-1230), birpopulaketa-politika eta kontzeju-politika gauzatu zituen, eta horri esker, gizartea eraldatu eta udalerrietako baliabideak gehitu zituen.
1988an Espainiako posta-zerbitzuak Leongo Erreinuko lehenengo gorteen 800 urteak gogoratzeko zigilu bat jaulki zuen.
Egungo jaulkipenak San Isidoro Basilika eta Leongo Udalaren ikurra eta parlamentuko aulkiak gainjartzen diren konposizioa irudikatzen du.