Jaulkipen data: 11 azaroa 2014

Navidad

KONTSULTATU TARIFAK

Navidad

HISTORIA

EGUBERRIAK

1955ean Eguberriei eskainitako lehen zigilua atera zenetik, seriea aldizka jaulki da, lehen lau urteetan izan ezik, eta beste herrialde askorekin gehien partekatzen den gai bihurtu da. Urte hauetan guztietan zehar, margolari ospetsuen margolanen irudiak, eliza eta katedraletako erretaulak, jaiotzetako figurak, horma-margolanak, eskulturak eta Eguberriekin zerikusia duten objektu apaingarri ezberdinak erreproduzitu dira zigiluetan.
Egungo jaulkipenak bi zigilu autoitsaskor dauzka, batak diseinu klasikoa du eta besteak modernoa, ezaugarri ezberdinak azaltzen dituztenak.
A salneurriko zigilua Jesus Haurraren jaiotzaren ohiko eszena, Ama Birjina eta San Joserekin, irudikatzen duen beirate batez irudiztatzen da. Eguberri On mezuak laguntzen dio, Espainian hitz egiten diren lau hizkuntza ofizialetan idatzita. Zigilua inprimatzean cold foil gehitu da koloreak nabarmendu eta beirateko irudiari sakontasun handiagoa gehitzeko.
B salneurriko zigilua paper-orrixka formatuan aurkezten da, batzen direnean, Eguberrietako zuhaitza eratzen duten sei zigilu berdinez osatuta. Paper-orrixkaren multzoak desio onez betetako zorion-mezu bat markoztatzen du “Argitu zure Eguberriak”. Berritasun bezala, jaulkitze honetan tinta termikoa sartu da; izarrak argiztatzen diren zirrara ematea ahalbidetzen duen substantzia, zigiluaren gainean agertzen direlarik hauen gainetik hatza pasatzen dugunean.
Kristau komunitateak Natibitatea edo Jesukristoren Jaiotza ospatzen du abenduaren 25ean. Zenbait herrialdetan, Espainia, Italia, Filipinak eta Latinoamerikan besteak beste, Jesus Haurraren jaiotza irudikatzen duten figurak erabiliz jaiotza prestatzeko usadioa dago, aingeru, artzain, Errege Magoak eta leku bakoitzeko pertsonaia tipikoak laguntzen dietelarik. Beste herrialdeetan, Alemania, Frantzia eta Europako Iparraldean adibidez, Eguberrietako zuhaitza apaintzeko usadioa hartu zen, koniferoen familiakoa orokorrean, hosto iraunkorrekoa izateagatik eta betikotasun ideia sinbolizatzeagatik.
Gaur egun, Eguberriak erlijio-esparrutik haratago hedatuta daude eta gizarteko jairik errotuenetarikoa da.