Jaulkipen data: 08 maiatza 2014

Patrimonio Inmaterial de la Humanidad

KONTSULTATU TARIFAK

Patrimonio Inmaterial de la Humanidad

HISTORIA

GIZADIAREN ONDARE EZ-MATERIALA

2012an sartu zen Gizadiaren Ondare Ez-Materialaren zerrendan. Maiatzaren hasieran izaten da, patio kolektiboa duten etxeetan. Auzokoak patioetan biltzen dira hainbat barietatetako landareak arretaz jarriz patioak apaintzeko. Jaiaren barruan Patioen Lehiaketa eta Patioen Jaia daude. Lehiaketak iraun bitartean, patioak jendearentzako irekita egoten dira eta saria ematerakoan burdin hesi, balkoi eta patioetako apainketa hartzen dira kontuan. Jaian, ikuskizunak antolatzen dira, eta bertan auzokoak, familiakoak eta lagunak dantzatu eta abestu egiten dute. Kordobako jai honek auzokoen arteko topaleku eta aisialdirako leku gisa patioek duten zeregina sustatzen du.

2010ean sartu zen Gizadiaren Ondare Ez-Materialaren zerrendan. Arte herrikoi honek cantea, dantza eta musika batzen ditu, eta sentimendu-sorta zabalaren adierazpena da, hala nola, pozak, tristeziak eta beldurrak adierazten ditu. Dantzaren teknika konplexua da, eta dantzariaren arabera aldatu egiten da. Gizonezkoa bada, indarrez dantzatuko du, batez ere oinekin; emakumezkoa bada, berriz, mugimendu sentsualekin dantzatuko du. Musika-ukitua gitarra flamenkoak jartzen du, kriskitin, txalo eta takoi-hotsarekin batera.