Jaulkipen data: 24 martxoa 2014

Patrimonio Mundial. Park Güell - Gaudí

KONTSULTATU TARIFAK

Patrimonio Mundial. Park Güell - Gaudí

HISTORIA

MUNDUKO ONDAREA

Park Güell-Gaudí

Artista gutxik izan dute Antonio Gaudíren zortea, guztira bere zortzi obra Gizadiaren Munduko Ondare izendatu baititu UNESCOk. Zorte berbera izan du Reuseko arkitektoak Espainiako filateliak eskaini dion arretan. Hamahiru jaulkipen eta hamabost zigilu atera dira 1960. urtetik hona, Bartzelonan egin zen Filateliaren Nazioarteko I. Biltzarra zela-eta lehenengoa, eta aurten jaulkiko diren biak azkenak. Lehenengoa, Miralles Etxaldeko Ateari eskainitakoa, urtarrilaren bian atera zen Monumentuen Arku eta Ateen sailaren barnean. Bigarrena, esku artean duguna, Park Güellobrari eskainita dago, artista katalanaren ekoizpen zabaleko obrarik bikain, ezagun eta bisitatuenetakoa.

Güell enpresariak agindu zion beste behin ere, eta Bartzelonako iparraldean dagoen Carmelo mendiaren (Muntanya Pelada izenez ezagunagoa) hego-mendebaldeko mendi-hegal aldapatsuan bizitegi-auzunea egitea zen proiektuaren asmoa. Sustatzaile eta arkitektoaren asmoa, berriz, natura errespetatuko zuen gunea eta espekulazioari ihes egingo ziona sortzea zen. Azken helburu hori lortzeko, Güellek erosle izan litezkeenei enfiteusi-kontratua eskaintzen zien, eta bertan, ingurune naturalarekiko erabateko errespetua eskatzen zen. Gaudík, aldiz, Ebenezer Howardek hiri-lorategi britainiarrei buruz zituen ideien eraginpean (hortik dator “Park” izen anglosaxoia), triangelu-formako hirurogei lur-zatitan banatuta planifikatu zuen lursaila. Lursailaren seirena bakarrik zen eraikigarria eta bertako etxebizitzek ezin izango zuten itsasoaren ikuspegia edo eguzkia kendu. Gainerako lurrak guztientzako eremuak ziren: atezaindegiak, zalditegiak, merkatua, aisialdiko jarduerak eta jarduera kulturalak… eta makina bat kale, bide, biaduktu, plaza eta eskailera, harkaitzez eta maldaz betetako lekuan ibili ahal izateko.

Güellek, Larrard Etxea erabili zuen familiaren etxe bezala. Erosteko baldintzek ez zuten erakarri garaiko burgesia katalana eta proiektuak porrot egin zuen. Baina porrot batzuk arrakasta bihurtzen dira, Güell lorategi pribatu handia ekimen publikoak egiteko uzten hasi zen eta 1922an, hil eta lau urtera, Bartzelonako Udalak lekua erosi eta herritarrentzako ireki zuen 1926an.

Güelli eskainitako oroitzapenezko txanponaren aurrealdearen kopia da. Zigiluan, zein bloke-orrian, parkeko irudirik ospetsuena bihurtu den sarrerako zabalgunea eta Gela Hipostiloa lotzen dituen eskailerako herensugea agertzen da. “Trencadis” teknika, argamasarekin batutako zeramikazko zatiekin egindako mosaikoa, Gaudik sortu zuen, modernismo katalanak bere egin zuen, eta egun arkitekto garrantzitsuenek erabiltzen dute.