Jaulkipen data: 18 iraila 2014

Patrimonio Nacional. Tapices

KONTSULTATU TARIFAK

Patrimonio Nacional. Tapices

HISTORIA

ONDARE NAZIONALA

Koroak laga dituen eta Estatuaren titulartasuna duten ondareak zaintzeko ardura duen Ondare Nazionala erakundeak dauzkan artelanak zabaltzen ditu Ondare Nazionala serieak, eta obra horien artean Didoren Heriotza izeneko tapiza dugu. Tapiz osoa eta tapizaren apaingarria erreproduzitzen da bloke-orrian, kalkografian eta sakongrabatuan inprimatua.
Didoren Heriotza ehuna Bruselan egin zen 1660 inguruan, Markus de Vos-en lantegian. Ondare Nazionalarena da, eta Madrileko Errege Jauregian dago ikusgai. Bertan dago, hain zuzen ere, munduko tapizen bildumarik onenetakoa, Espainiako subiranoak tapizak ekoizten zituen herrialde klasikoko, Flandeseko, subiranoak ere izan zirela gogoratzea besterik ez dago, Flandesen edertasun eta garrantzi handieneko piezak egin ziren mendeetan zehar.
Didoren Heriotza artilez eta zetaz eginda dago, eta Dido erreginaren heriotza tragikoa deskribatzen du. Tapizean erregina nola konortegabetzen den ikus daiteke Eneasen, bere maitearen, ezpatarekin bere burua zauritu ondoren eta bi zerbitzarik sostengatzen dute. Lurrean Eneasen argazki, bere bitxiak eta ezpata agertzen dira. Hodeien gainean Juno jainkosa nabarmentzen da, erromatar mitologiako pertsonaia, emakumeen, ezkontzaren eta jaiotzen zaindaritzat hartzen zena. Tapiz osoa lore eta landare osagaidun girlandak dituen ertzeko zerrendak inguratua dago, eta baita bi kerubinek ere. Goiko zerrendan honako latinezko inskripzio hau dago idatzita: Dido. Pedisce Quas / Emittens Desperat / In Aeneae Gladium / Procumbendo.
Ondare Nazionala erakunde publikoak herritarren esku jartzen ditu funts historiko eta artistikoak helburu kultural, zientifiko eta irakaskuntza helburuekin. Egun, zortzi errege-jauregi, 13 monasterio eta komentu kudeatzen ditu, eta horietan 153.000 artelan daude diziplina guztietakoak, hala nola, pintura, eskultura, tapizak, erlojuak, urregintza, liburuak, musika-tresnak eta altzariak. Ondare artistiko aberats honi ondare naturala batu zaio, lorategi historikoz, basoez eta beste inguru natural batzuez osatua.
Ondare Nazionala serie filatelikoak erakundearen objektu ugari erreproduzitu ditu urteetan zehar, hala nola: mahaiko erlojuak, portzelanazko piezak, kodize zaharrak eta Espainiako errege jauregietako tapizak.