Jaulkipen data: 20 urtarrila 2014

Personajes. Pedro Cieza de León

KONTSULTATU TARIFAK

Personajes. Pedro Cieza de León

HISTORIA

PERTSONAIAK

Fray Junipero Serra, zeinaren jaiotzaren 300. urtemuga ospatzen den, eta Pedro Cieza de León, Indietako konkistatzaile eta kronista, izenak dira Pertsonaiak igorpen honen protagonista.

Pedro Cieza de León (Badajoz, 1520 - Sevilla, 1554), familia onekoa, 15 urte besterik ez zituela abiatu zen Ameriketara soldatu. Cacereseko Alonso konkistatzailearekin hartu zuen parte San Sebastian de Buena Vista y Urateren espedizioan, eta Jorge Robledorekin batera sortu zituen Anserma, Cartago eta Antioquia hiriak, Kolonbian. 1548an Limarantz abiatu zen (Peru) eta Indietako kronista ofizial izendatu zuten han. Bi urtetan zehar, Peru eta Bolivian ibili zen indiarrei buruzko informazio zuzena eta haien kontakizunak jaso eta bere idatziak idazten. Espainiara itzuli zenean, 1551n, Sevillan gelditu zen bizitzen eta handik bi urtera (1553) argitaratu zuen Primera Paarte de la Crónica del Perú. Hurrengo urtean hil zen, bere lana argitaratu gabe. Crónica del Peru lanaren bigarren eta hirugarren atalak XIX. eta XX. mendeetan argitaratu ziren, hurrenez hurren. Objektibotasuna da lanaren ezaugarri nagusia eta, historikoa izateaz gain, Andeetako eskualdearen geografia, etnografia, flora eta fauna xehetasun osoz lantzen ditu.

Zigiluan kronistaren eskultura dator, eta hari lumaren ikurra gehitu zaio. Atzealdean Llerenako Udaletxearen Enparantza irudikatu da.