Jaulkipen data: 02 urtarrila 2014

Turismo

KONTSULTATU TARIFAK

Turismo

HISTORIA

TURISMOA

Espainiaren turismoaren aberastasuna gustu eta sektore guztientzat dituen aukera-sorta zabala da. Horrela, eguzki eta hondartzeko betiko turismoaz gain, artistikoa eta kulturala ere badago, eta paisaien aberastasuna, ingurune naturalena, festa tradizionalena, gastronomia eta artisautzarena ere gehitu behar zaizkio, herrialde honetan goza daitezkeen beste hainbat aukeren artean batzuk goraipatzearren.

Azken hamarkadetan, kirol eta nekazal turismoak ere gorakada handia izan du, eta gero eta zale gehiago dituen turismo berria sortu da. Turismo ekologiko, jasangarri eta sormenekoa da, hain zuzen ere. Lehenengo bietan ingurumena zaintzeko eta bisitatzen duen lekuko kultura errespetatzeko konpromisoa hartzen du bidaiariak Sormeneko turismoan bisitariak jarduera artistiko eta sormenekoetan hartzen du parte eta tokiko kultura ezagutzen du, esperimentazioari eta ikasteari esker, horien artean: begetalekin saskiak egitea, artilea irutea edo kontserbak egitea esaterako. Jarduera horiek turismo mota berri baten ezaugarri bereizle gisa eskaintzen dira.

60ko hamarkadaren erdian atera ziren Turismoari eskainitako lehenengo zigiluen serieak. Espainiako aberastasun naturala eta artistikoa hedatzen lagundu duten paisaien eta monumentuen irudiak erreproduzitu dira.

Oraingo edizioan turismoarekin zerikusia duten hainbat elementu batu dira. Nolabait, kolorea, pasioa eta herrialdearen edertasuna arrosa gorrian islatu dira; produktu naturalak, laranjan; artisautza, espainiar abanikoan; eta artea, elizak eta katedralak apaintzen dituzten tinpano batean.