Jaulkipen data: 07 azaroa 2014

Valores Cívico Escolares. Platero y Yo

KONTSULTATU TARIFAK

Valores Cívico Escolares. Platero y Yo

HISTORIA

ESKOLAKO GIZABIDEZKO BALIOAK


Ume eta gazteen artean eduki behar dituzten Eskolako Gizabidezko Balioak sustatu eta euren garrantzia nabarmentzea da bigarren urtez jaulkitzen den serie honen mezu nagusia. Horrela, aurreko jaulkipena laguntasuna, errespetua, eta kirolaren eta bide-segurtasunaren sustapenari eskaini zitzaien, eta horiei orain Irakurketa gehitu zaie.
Bloke-orrian, Joaquin Sorollak 1916an Juan Ramón Jiménez idazleari egindako erretratua, New York Hispanic Society elkartearena, irudikatzen da. Zigiluan, Platero y yo liburuaren astotxo protagonista agertzen da. Bertan, xukatze-xaflan bernizatutako lorearen kolorea nabarmentzen da.
Kulturadun familia aberatsekoa, Juan Ramón Jiménezek (Moguer, Huelva, 1881 – San Juan de Puerto Rico, 1958) Zuzenbideko ikasketak hasi zituen, baina laster alde batera utzi zituen literaturan jarduteko. 1900ean Madrilera joan zen eta poeta modernistekin jarri zen harremanetan, eta horietatik Rubén Dariori mirespen handia zion. Bakartia eta izaera intimistaduna, bere lehenengo lanak erromantizismoaren ezaugarriak dituzte. Hainbat lekutan egon eta krisialdi depresiboa izan ondoren, 1911n Madrilera itzuli zen berriz ere eta Ikasleen Egoitzako giro intelektualak erakarri zuen. Urte horietan jarduera sortzaile bizia izan zuen eta literatur estiloa hobetu zuen, Elejías, Pastorales eta Estío bezalako lanekin.
1916an Estatu Batuetara bidaiatu zuen eta Zenobia Campubrírekin ezkondu zen, bere lagun zintzoarekin. Garai hartan aldaketa erabakigarria gertatu zen idazlearen bizitzan eta obran. Diario de un poeta recién casado (1917) poema-liburuak (izenburua aldatu eta Diario de poeta y mar jarri zion) bere obraren bi zatiak banatzen ditu, garai sentikorra, lehenengo aldia; eta intelektuala, 1916tik aurrerakoa. Azken garai honetako lan batzuk oso zailak dira ulertzeko. Urte batzuk geroago, Cuadernos argitaratu zuen, poema, gutun eta oroimen literarioez betea. Gerra zibiletik hil zen arte poeta, Kuban, AEBn eta Puerto Ricon bizi izan zen. 1956an Literaturako Nobel Saria eman zioten.
Platero y yo umeentzako literatura gisa argitaratu zen 1914an, Elegía Andaluza izenburuarekin, eta argitalpen osoa 1917an. Prosa lirikoan idatzia, eta hainbat figura erretorikorekin, Platero astotxoa eta bere jabearen (narratzailearen) arteko laguntasun-harremana kontatzen du, bien bizipen eta istorioak agertzen dira testu osoan zehar, Moguerreko natura eta inguruekin batera.

Yolanda Estefanía