Jaulkipen data: 17 uztaila 2014

Vehículos de época

KONTSULTATU TARIFAK

Vehículos de época

HISTORIA

ANTZINAKO IBILGAILUAK


Hiru zigiludun bloke-orria, Harley-Davidson motozikletaren modeloak eta xehetasunak kopiatzen dituztenak, Antzinako ibilgailuei eskainitako jaulkipena osatzen dute.
Motozikletaren historian mundu osoan ezaguna den izen bat dago: Harley-Davidson. zalantzarik gabe egon diren motor marken artean ospetsuena, eta oraindik ere merkatuan jarraitzen du. Bere kondaira Wisconsin estatuan (AEB) hasten da William Harley eta Davidson anaiek (Walter, William eta Arthur) motorra egiteko elkartu eta beren ezagutzak partekatzea erabakitzen dutenean. Izan ere, hainbat arlori lotutako lanbide-esperientzia zuten denek: mekanika, erremintak, marrazketa eta modalismoa. Proiektua 1903an egiazko bihurtzen da, urte batzuetan lanean aritu ostean lehenengo motozikleta amaitu zutenean: 400 cm kubikoko zilindrada eta 3 zaldiko potentzia zuen motozikleta. Motozikleta horrekin, fabrikazioko ehun urte baino gehiagoan aldatuz joan den bizimoduari lotutako motozikletaren mitoa sortu zen. Lehenengo Harley-Davidsonak “Silent Grey Fellow” deitu zituzten, bere pintura grisagatik eta funtzionamenduan zuten isiltasunagatik.
Harley-Davidsonek motozikletak hobetuz jarraitu zuen eta urte batzuk geroago ezaugarritzat duen soinua egiten duen “V” zilindro biko motorra, gaur egun arte fabrikatu diren ia modelo guztietako oinarria da. Geroago, serie berriak agertu ziren, eta horietan honako nortasun-materialak erabili zituzten: altzairu forjatuzko burdineria, motelgailudun aulkiak, kromatuak, eskuleku altu eta luzeak, eta erregai-tangetako kalkomania eta pintura apaingarriak. Markaren ezaugarriak erresistentzia eta sendotasuna izan dira beti. Lehen Mundu Gerran zehar, konpainiak ekoizpenaren zati handi bat Estatu Batuetako armadari saldu zion eta, bitxikeria gisa, armistizioa sinatu ostean Alemanian sartu zen lehenengo soldadu amerikarra Harley-Davidson motorrean sartu zela esaten da.
1950eko hamarkadan, sortzaileak hil ostean, konpainiak etapa berri bat hasi zuen enpresaren buru belaunaldi berri bat zuela, eta Harley-Davidsonek errepideko mundua menderatzera iritsi diren motozikleten modelo berriak ekoizten jarraitu zuen. Herrialde inportatzaile nagusiak Kanada, Alemania, Japonia eta Australia dira.