Jaulkipen data: 27 urria 2015

América UPAEP. Lucha contra la trata

KONTSULTATU TARIFAK

América UPAEP. Lucha contra la trata

HISTORIA

AMÉRICA UPAEP. PERTSONEN SALEROSKETAREN AURKA


Pertsonen salerosketak, legez kanpokoa denak eta helburu debekatuetara bideratuta dagoenak, giza eskubideak urratzen ditu, biktimen askatasunaren eta duintasunaren kontrako erasoa da eta.
Emakumean eta haurrak dira kaltetuenak, iruzurrez bereganatu baitituzte, indarkeria eta nagusikeria erabiliz eta, zenbait kasutan, bahitu eta guzti egin dituzte, beste lurralde edo herrialde batera eramateko. Bertan, sexu- edo lan-esplotazio bidez menderatzen dituzte, lan behartuak egitera behartuz, esklabo bihurtuz eta organoak legearen kontra ateraz.
Gizatasuna ezagutzen ez duen delitu hau fenomeno globala bilakatu da, eta kasu-kopurua izugarri hazi da: 4 milioi pertsona baino gehiago esplotatzen dira. Hainbeste pertsona izanik, XXI. mendeko esklabotasuna bezala ezagutzen da.Pertsonen salerosketaren negozioak dozenaka mila milioi dolar mugitzen ditu urtean mundu osoan. Eta hori kontuan hartu gabe esklabotasunaren antzeko egoeran bizi diren pertsonak, 12,3 milioi baino gehiago, OIT erakundearen arabera. Latinoamerikan, bi milioi ume eta nerabe baino gehiagok sexu-, merkataritza- edo lan-abusua bizi dute, eta Europar Batasunean bertan salerosketaren 275.000 biktima inguru daude, Nazio Batuek emandako zifren arabera.
2000. urtean, erakunde horrek Pertsonen Salerosketaren aurkako Protokoloa hartu zuen, era honetako delituei eusteko, eta haiek prebenitu eta zigortzeko. Protokolo hori Antolatutako Delinkuentzia Transnazionalaren kontrako Nazio Batuen Konbentzioan onetsitako hiruretako bat da. Ekitaldi hori Palermoko Konbentzioa izenaz ere da ezaguna. Lege-tresna honen bidez lortu nahi dena zera da: pertsonen salerosketari lotuta, zigor nazionaletan bateratasuna lortzea, nazioarteko lankidetza eraginkorra sustatze aldera kasuak ikertzeko eta epaitzeko orduan. Protokoloaren beste helburua, salerosketako biktimei babesa eta laguntza ematea da, beren giza eskubideak erabat errespetatuz.
Aurtengo América-UPAEP zigiluen jaulkipena pertsonen salerosketaren aurkako borrokaren omenez egin da. Izan ere, Amerikan haurrei eragiten die bereziki arazo horrek, eta Europan emakumeei. Azken kasu horretan, ekialdeko Europatik edo Afrikatik ekartzen dituzte, iruzurrez edo indarkeria erabiliz. Emakume bakarti baten silueta biktima horien oroipena da.