Jaulkipen data: 02 urtarrila 2015

Arcos y Puertas Monumentales

KONTSULTATU TARIFAK

Arcos y Puertas Monumentales

HISTORIA

MONUMENTUETAKO ARKUAK ETA ATEAK

Multzo honetan -zigilu-txartel autoitsaskorrak dira, A tarifakoak, gutun nazional normalizatuak tinbratzeko- Espainiako hainbat herritako monumentuetako harresi-guneetara sartzeko lau ate agertzen dira.
Luna Atea, Kordoban, Sevilla eta Almodóvar ateen artean dago, mendebaldeen dagoen harresiaren aldean. Bi sarrera ditu bihurgunean, auzo judura sartzeko. Milaka urte dituen Kordoba hirian erromatarren garaiko antzinako harresi batzuk gordetzen dira, gerora musulmanek berreraiki eta handitu zituztenak. Kristauen garaian harresi-gune berriak eraiki ziren. Kordobako alde zaharra Gizadiaren Ondasun izendatu zen 1994an.
Cadena Atea, Brihuegan (Guadalajara), garai batean herrira sartzeko erabiltzen ziren bost ateetako bat da. Arku erdizirkularraren gainean plaka bat dago Felipe V.aren armadak 1710ean, Ondorengotza Gerran zehar, Brihuega eraso izana gogorarazteko. Plaka horren gainean beste bat dago, bi mende geroago jazo zen gudua oroit. Eta bi plaka horien gainean horma-hobi bat aurkitzen da, Sorkunde Garbiaren irudiarekin.
Santa Maria Atea, Hondarribian (Gipuzkoa), XVI. mendean eraiki zen Erdi Aroko herria suntsitu zuen sutearen ondoren. Arku apaldu bat du, eta haren gainean herriko ezkutua, 1694koa, eta zaindari Guadalupeko Ama Birjina bi aingerutxorekin ageri dira. Alde zaharrera sartzeko dauden bi sarreretako bat da; hortik kale nagusira joan daiteke, armarridun etxeak, elizak, jauregiak eta monumentuak ikusgai. Atean gozneak daude oraindik.
Sant Pere Atea, edo Papa Luna ere deritzona, Peñíscolan (Castelló) dago eta itsas herri honetako harresi-gunera sartzeko dauden hiru ateetako bat da. Luna Aita Santuak agindu zuen eraikitzea, XV. mendean, itsasotik sartu ahal izateko. Arku apaldu izugarri bat du, eta haren gainean, erdiko dobelan, Luna Aita Santuaren ezkutua ageri da, Filibert Bertalla-k zizelkatutakoa.