Jaulkipen data: 29 urria 2015

Arquitectura Rural

KONTSULTATU TARIFAK

Arquitectura Rural

HISTORIA

NEKAZAL ARKITEKTURA

Bigarren urtez, Nekazaritza Arkitektura jaulkipenak beren tipikotasuna eta originaltasuna direla eta gailentzen diren nekazaritzako zenbait eraikuntza ezagutarazi ditu, Espainiako lurralde desberdinetakoak: Kataluniako masia, mendiko etxetzarra eta siloa.

Paisaia goratzen eta bertan integratzen diren eraikin hauen irudiak dituzte zigiluek; Premium pleguak irudiak eta horiei buruzko testuak dakartza, baita interesdunaren izen-abizenekin pertsonalizatzeko gune bat ere.

Kataluniako masia nekazaritzari eta abeltzaintzari lotuta dago. Aldenduta egon ohi da, hegoaldera begira. XVI. eta XVIII. mendeetan zehar eraiki zirenak gailentzen dira, beren egikeragatik, eta estilo erromanikoaren eragina izaten dute maiz, adibidez sarrerako ate dobeladunekin eta hirusta-arkudun leihoekin, zigiluan ageri den bezalakoa. Bi pisu izatea da ohikoena, lehena nekazaritza-lanetarako eta bigarrena etxebizitza bezala erabiltzeko. Kostaldean daudenek fatxada irekiagoa izan ohi dute, arkupe eta galeriekin, eta batzuetan defentsa dorrearekin ere bai.

Mendiko etxetzarrak, mendiko etxe tradizionala eta jauregiko etxea bateratzen ditu. Kantabriako eskualde desberdinetako ezaugarri arkitektonikoak eta elementu apaingarriak biltzen ditu, baita familiaren armarria ere. XVII. eta XVIII. mendeetan dute jatorria. Garai hartan, Kantabriako leinu nagusiek beren jarduera militarrak albo batera utzi eta ekoizpen-lan berriei ekin zieten. Nekazaritza lursailetan zein herrietan integratuta egon, etxetzarrek hastialak izan ohi dituzte hegoaldeko fatxadan edo fatxada nagusian, eta muturretan luzatu egiten dira. Aurrealdeko fatxada, gainera, beheko solairuak arkupea du, arkuteriarekin, eta lehen solairuak egutera edo balkoi jarraitua.

Antzinako zibilizazioetatik, garaua eta bestelako elikagaiak biltegiratzeko erabili da siloa. Estatu Batuetan, XIX. mendean, garauaren ekoizpen masiboa, lurrinaren indarra eta material berriak zirela eta, silo handiak eraiki ziren, gero Europara ere heldu zirenak. Hormigoia da ingeniaritza eta arkitektura nolabait bateratzen dituzten eraikin hauetan gehien erabiltzen den materiala. Espainian “ahaztutako katedral” deitu ohi zaie. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan hasi ziren eraikitzen, baina berrogeiko eta laurogeiko hamarkaden artean izan zuten benetako gorakada.