Jaulkipen data: 16 urtarrila 2015

Ciencia. 25 Años Organización Nacional de Transplantes

KONTSULTATU TARIFAK

Ciencia. 25 Años Organización Nacional de Transplantes

HISTORIA

ZIENTZIA

Zientziari buruzko serieak Transplanteen Erakunde Nazionalaren (ONT) 25. urteurrena gogorarazi nahi du. Erakundearen lana adierazten duen “Trabajando juntos por la vida” 1989-2014 ("Bizitzaren alde elkarrekin lanean" 1989-2014) mezu, zigiluak elkarren arteko lotura duten bizitzen kontzeptua islatu nahi du. Horretarako, bihotz ugari lotzen dira elkarren artean bihotz handi bat osatzeko; barruan odol-tanta bat ageri da biziaren sortzaile moduan.
ONT erakundea 1989an sortu zen organoak, ehunak eta zelulak klinikoki lortu eta erabiltzeari lotutako funtzioak egiteko. Orduz geroztik, erakundea izugarri zabaldu da, eta Espainia munduko buru bilakatu da donazio eta transplanteen indizean. Erakundearen helburu nagusia da donazio eskuzabala sustatzea, hartara transplante bat behar duen herritar batek lortzeko aukera gehiago eta hobeak izan ditzan.
ONTaren lana sare batean dago antolatuta, eta hiru mailatan koordinatzen da: nazionala, erkidegokoa eta ospitalekoa. Funtzio horiek betetzeko, unitate tekniko operatibo gisa dihardu: organoak, ehunak eta zelulak emateko, ateratzeko, gordetzeko, banatzeko, elkar trukatzeko eta transplantatzeko lanak koordinatu eta errazten ditu Espainiako Osasun Sisteman.
Espainian, 1965ean egin zen lehenengo organo-transplantea; lau medikuk, ia heroiak bailiran, giltzurrun bat transplantatu zuten lehen aldiz arrakastaz. 1979an onartu zen Transplanteen Legea eta, urtebete beranduago, Legea garatzen duen araudia. Horren bidez, emailea anonimo izateko eskubidea eta organoak ateratzeko praktikan inolako irabazirik ez izatea ezartzen da. 1989an, behin betiko sortu zen ONT, eta Hospital del Rey izenekoan ezarri zuen bere egoitza, Madrilen.
25 urtez lanean, aztertzen eta ikertzen jardun ostean, milioi erdi gaixo inguru izan dira enpresa kolektibo honen onuradun; bertatik, organoak emateko deialdia luzatu nahi da, biziak salbatzen jarraitu ahal izateko.
ONTak Nazioarteko Lankidetzaren Asturiasko Printzearen Saria jaso zuen 2010ean Transplanteen Nazioarteko Elkartearekin batera, organo-trafikoaren eta transplanteen turismoaren aurka egindako borrokagatik.