Jaulkipen data: 01 apirila 2015

Cine Español

KONTSULTATU TARIFAK

Cine Español

HISTORIA

ESPAINIAKO ZINEMA

José Luis Borau zinema-zuzendaria eta Paco Martínez Soria aktorea daude zinematografiaren izen ospetsuen omenez egindako Espainiako Zinema serie honetan.
Jose Luis Borau (Zaragoza, 1929-Madril, 2012) Zuzenbidean lizentziatu zen bere jaioterrian, eta bertako El Heraldo de Aragón egunkarian aritu zen zinema-kritikari lanetan denbora batean. Madrilera bizitzera joan ostean, Ikerketa eta Esperientzia Zinematografikoen Institutuan egin zituen ikasketak (egun Zinematografiaren Eskola Ofiziala), eta “En el río” izeneko film laburrarekin eman zion bere ikasketei amaiera. Bere lehenengo bi filmek, “Brandy” westernak eta “Crimen de doble filo” polizia-filmak, arrakasta gutxi izan zuten. Hala ere, bere produkzio-etxe propioa sortu zuen 1967an, “El Imán”, eta hainbat urtetan zehar dokumentalak eta iragarkiak filmatu zituen 1974. urtean guztiz pertsonaltzat hartu zuen lehenengo filma plazaratu zuen arte: “Hay que matar a B.”. Arrakasta gehien, ordea, “Furtivos” filmarekin lortu zuen. Francoren azken garaiko film bikainetako bat zen, eta Urrezko Maskorra lortu zuen Donostiako Zinemaldian (1975) egindako lanagatik. Lau urte geroago “La Sabina” izeneko filmarekin itzuli zen, eta 1984an “Río Abajo” koprodukzio hispano-amerikarra zuzendu zuen, ingelesez. Filmak egiten jarraitu zuen, adibidez, “Tata mía”, “Niño nadie” eta “Leo”, zuzendaritza hoberenari Goya Saria eman ziona. Zinematografia Arte eta Zientzien Akademiako presidente izan zen 1994 eta 1999 urteen bitartean; urte batzuk geroago, buru izan zen Egile eta Argitaratzaileen Elkarte Orokorrean (SGAE), eta 2008an Espainiako Errege Akademiako kide egin zuten.
Jose Luis Borauren irudia: © Enrique Cidoncha, VEGAP, Madril, 2015

Aktore eta antzerki-enpresari Paco Martínez Soriak (Tarazona, Zaragoza, 1902-Madril, 1982) Bartzelonako eszenatokietan hasi zuen bizi artistikoa. 1938an, Antonio Pasoren “El infierno” filma izan zen bere lehenengo lana, eta 1940an bere antzerki-konpainia sortu zuen. 1942 eta 1944 bitartean Zarzuelako Antzokiko konpainia titularraren zuzendari eta aktore nagusi izendatu zuten; hala, jendeak gehien txalotzen zuen aktoreetako bat bihurtu zen. Zineman ehunka pelikula-eszena ezagun interpretatu ditu, hala nola: “El turismo es un gran invento”, “Abuelo made in Spain” edo “Se armó el Belén”, baina “La ciudad no es para mi” filmak izan zuen arrakasta gehien. 1970eko hamarkadan “Hay que educar a papá”, “El abuelo tiene un plan” edo “Vaya par de gemelos” bezalako lanetan hartu zuen parte. Azken aldiz “La tía de Carlos” filmean antzeztu zuen. Maitagarria eta karismaduna, baldarrarena beste edozein aktorek baino hobe egin zuen.
Paco Martínez Soriaren irudia: “Estoy hecho un chaval” filmeko fotogramatik ateratako irudia, Video Mercury Films-en eskutik