Jaulkipen data: 03 otsaila 2015

Coleccionismo

KONTSULTATU TARIFAK

Coleccionismo

HISTORIA

BILDUMAZALETASUNA

Zortzi zigilu auto-itsaskorrek osatzen dute Bildumazaletasunari buruzko txartela; gaia irudikatzeko erabili dira pinak eta pipak bezalako objektuen irudiak eta numismatika eta filateliarekin lotutakoenak. Txartelaren azalean Bildumazaletasunaren Europako Batzarraren (ECC) ikurra ageri da; aurten Torremolinosen egingo da aipatu batzarra, bigarren urtez jarraian. ECCan Europako merkatari eta bildumazaleak biltzen dira, fosilak, mineralak, posta-txartelak, antzinako paperak, monetak, billeteak eta zigiluetan aditu direnak, besteak beste; bildumazaletasunean, berriz, funtzio nabarmena betetzen dute filateliak eta numismatikak, historiaren, kulturaren eta tradizioaren ezagutzan garrantzia baitute.
Pinak eta intsigniak ikur txiki edo bereziak dira, krokagailu edo kateorratz bidez jantzietan aise ikus daitezkeenak. Jatorrian, militarrentzako ohorezko intsignia moduan erabiltzen ziren; gaur egun, aldiz, objektu apaingarriak dira, erreibindikatzaileak edo propaganda egiteko erabiliak. Besteak beste, alderdi politikoak, kirol-klubak, edari biziak, musika-tresnak edo diseinu pertsonalizatuak erakusten dira gaur egun harro papar-hegaletan, bizkar-zorroetan edo txapeletan.
Tabako xehatuaren zale direnek pipak dituzte maite bildumazaletasun-objektu gisa; horregatik egin da zigilu auto-itsaskor bat piparen irudiarekin. Portugaldarrek ekarri zuten pipa Europara, eta hauek Mendebaldeko Indietatik lortu, izugarri erabiltzen baitzen bertan. Pipek tamaina eta forma ugari izan ditzakete, kurbatuak edo zuzenak. Ohikoenak egurrezkoak dira, txilarrezkoak, ezpelezkoak, ebano berdezkoak edo ebanozkoak. Landuenak irudiak dituzte zizelkatuta, marrazkiak edo inkrustazioak.
Numismatikak, monetak eta billeteak aztertu eta biltzen dituen zientziak, historiaren nondik norakoak ezagutzeko datu osagarriak eskaintzen ditu. Jainkoak, erregeak, zaldiak, animaliak edo monumentuak dira moneta eta billeteetan ageri diren irudietako batzuk, horiek guztiak garaien, dinastien eta garai bakoitzeko zaletasun artistikoen adierazgarri.
Zigiluetan ageri den gai-aniztasuna medio, filatelia gizadiaren historiaren ipuina dela esan daiteke. Irudikatzen diren elementu guztien zerrenda luzean agertzen dira, besteak beste, pertsonaia ezagunak, kirol-arrakastak, mihise piktorikoak, parke nazionalak edo gastronomiaren plater tradizionalak. Irudiak gertaeren sekuentzia bat dira, herrialde bakoitzaren kultura zabaltzen laguntzen dutenak.