Jaulkipen data: 23 iraila 2015

Culturas Antiguas

KONTSULTATU TARIFAK

Culturas Antiguas

HISTORIA

ANTZINAKO KULTURAK

Bigarren urtez jarraian Antzinako Kulturak seriea kaleratu dugu, iragan ospetsua izan zuten zibilizazioak gogoratzeko asmoz. “Segobriga” Augusto enperadorearen garaiko herri erromatarra zen eta desagertutako kultura handi horien ereduetako bat da.

Zigiluan Agrippina Maior, Augustoren bilobaren busto bat agertzen da antzoki erromatar baten ikuspegiarekin batera. Agrippina Maior Germanikoren emaztea eta Kaligularen ama zen.

Segóbrigako Parke Arkeologikoa Saelices herritik (Cuenca) gertu dagoen mendixka batean kokatzen da eta Mesetan ondoen zainduta dagoen multzo erromatarra da. Badirudi hasiera batean kastro zeltiberiar bat zela. Erromatarrek konkistatu zuten K.a. II. urtean. Erromatarren okupazioa eta gero oppidum edo hiri zeltiberiar batean bihurtu zen eta K.a. 70. urtean lurraldearen zati handi bat kontrolatzera iritsi zen Mesetaren zati horren hiriburu gisa. Plinio idazle latindarrak Caput Celtiberiae edo Zeltiberiaren hasiera izendatu zuen.

Augustoren garaietan Erromari zergak ordaintzen zizkion hiri zor-ordaintzailea izateari utzi zion eta Erromako hiri bihurtu zen, hiritar erromatar ugari bizi ziren eta lege eta ordenantza Erromatarrek arautzen zuten. Orduan bere aro ekonomiko gorena eman zen, bide-gurutze garrantzitsu bezala eta lapis specularis edo igeltsu zeharrargitsuaren mehatze gisa; leihoetarako eta gela eta lurrak apaintzeko erabiltzen zen. Hiri erromatar gisa akueduktua, harresia, forua, basilika, eraikin publikoak, kaleak, estoldak, termak, antzokia eta anfiteatroa eraikitzea pentsatu zen. Hori guztia gure aroko 80. urte inguruan amaitu zen.

I. eta II. mendeak izan ziren garai onenak. IV. mendean monumentu nagusiak erabiltzeari utzi zioten, hala nola anfiteatroa eta teatroa. Hala ere hiriak bizia izaten jarraitu zuen. Musulmanek penintsula konkistatzean, hiritarrak iparraldeko erreinu kristauetara alde egin zuten eta akropoli zaharraren gainean gotorleku arabiar bat eraiki zuten. Errekonkista eta gero, hiritarrak gertu zegoen Saelices herrira joan ziren.

Mende asko igaro diren arren, Segóbrigako gune arkeologikoak erromatar garaian zuen jatorrizko paisaia izaten jarraitzen du.