Jaulkipen data: 07 maiatza 2015

Dinosaurios

KONTSULTATU TARIFAK

Dinosaurios

HISTORIA

Ver vídeo Sello "Dinosaurios" con RA (Realidad Aumentada)

¿Qué son los sellos con Realidad Aumentada?

Ankylosaurus: sello con efectos escamas y RA - matasellos - sobre primer día

Tyrannosaurus: sello en 3D y RA - matasellos - sobre primer día

Tryceratops: sello efecto esqueleto fosforescente - matasellos - sobre primer día

Diplodocus: sello en 3D y RA - matasellos - sobre primer día

4

DINOSAUROAK
Garai batean, Lur planetan historiaurreko animalia bitxiak bizi ziren, duela 65 milioi bat urte bat batean desagertu ziren arte. Dinosauroak edo "musker izugarriak" ziren. Dinosauro hitza grekotik dator, eta lehenengo aldiz Richard Owen-ek erabili zuen, 1842an. Filatelia-serie honek hurrengo urtean jarraituko du, eta inprimatzeko teknika berriekin egin da; esaterako, fosforeszentzia aplikatu da zigiluetan, ezkaten ehundura, 3Da eta Errealitate areagotua (RA).
Ankylosaurusek, edo musker korazadunak, armadura zirudien azala zuen eta mailu-forma antzeko baten buztan-muturra. Luzeran 9 metrora arte irits zitekeen, eta 6 tona pisatu. Lau hanka zituen, atzekoak aurrealdekoak baino luzeagoak; gorputzez baxua eta oso zabala zen, eta triangelu formako burua zuen, luze baino zabalagoa. Belarjalea zen, eta beraz hortz txikiak zituen eta atzeko haginik ez.
Tyrannosaurusa harrapari nagusietakoa eta dinosauro ezagunena izan zen. Luzeran 12 metro baino gehiago neurtzen zituen, eta 8 tona pisatu. Garezur izugarria zuen eta buztan pisutsu eta luzea, 40 orno baino gehiagorekin, gorputza orekatzeko. Bi hankako haragi-jale honek aurrealdeko gorputz-adarrak txikiak zituen, eta atzealdekoak, berriz, oso luzeak, gorputzaren proportzioa kontuan hartuta. Ehiztari bikaina zen; lepo gihartsua zuen, motza, S formakoa.
Tryceratopsa edo “hiru adarreko aurpegia” garezur atzean plataforma antzeko bat (goleta esaten zaio) eta hiru adar izateagatik bereizten zen: bat muturrean eta bi begietan, metro bat baino luzeagoak izan zitezkeenak. Gorputz mardula eta handia zuen, lau hanka gihartsurekin. Buruaren tamaina bere luzeraren herena zen. Eta belarjalea zen.
Diplodocusa luzeenetakoa zen, 36 metro ingurura arte neurtu zezakeen eta. Lau hanka sendo zituen; aurrealdekoak atzealdekoak baino zertxobait motzagoak. Lepo luzea zuen eta buztan luze-luzea, zigor-itxurako muturrarekin.
Lurrean dinosauroak ziren nagusi Mesozoikoan edo Bigarren garaian. Guztiz desagertu ziren, baina kontinente guztietan aurkitutako fosilei eta zientzialarien lanari esker, gaur egun badakigu nola bizi ziren animalia horiek.