Jaulkipen data: 23 urtarrila 2015

Disello

KONTSULTATU TARIFAK

Disello

HISTORIA

DISELLO

Zigiluetarako 2.800 marrazki baino gehiago aurkeztu dira Correos-ek antolatu duen Zigiluen Diseinuaren “DISELLO” I. Lehiaketa Nazionalera. Lehiaketaren helburua herritarrei filatelia hurbilarazi eta zigiluak diseinatzeko dituzten dohain artistikoak erakutsiz parte harraraztea izan da. Zirriborroen irabazleak, orokor eta gazte kategoriatan, multzo honetan erakusten direnak dira.
Espainia osoko 1.800 pertsonek baino gehiagok hartu dute parte, eta orijinaltasunez beteriko 2.800 marrazki baino gehiago aurkeztu dira guztira. Epaimahaia izen handiko diseinatzaileek osatu dute, eta horiek arduratu dira lehiaketaren epaia emateaz, Internet bidez jasotako 28.000 bat boto kontuan hartuta.
Gazteen kategorian (12 eta 17 urte artean), "Argiaren Nazioarteko Urtea" izan da lema, Nazio Batuen Erakundeak hala izendatu baitu 2015. urtea. Modalitate honetan 400 marrazki lehiatu dira, eta lehenengo saria Minerva García Méndezek (Oviedo) jaso du, "Año de la Luz" edo “Argiaren Urtea” deritzon lanarengatik. Argiak gure egunerokoan duen garrantzia adierazi nahi izan du egileak irudian, batez ere orain komunikazioen teknologia berriak garatzen ari diren aro honetan. Horretarako multimedia tresna bat duen gazte bat marraztu du, argi-sorta batek aurpegia argitzen diola.
Kategoria orokorrean (18 urtetik gorakoentzat), gaia librea izan da, eta 2.400 lan aurkeztu dira. Diseinu askok kontzeptu unibertsalei eta gaur egungo gaiei egiten diete erreferentzia, adibidez, ekologiari, ingurumenari, gaixotasunen aurkako borrokari, kulturari edo maitasunari. Parte-hartzaileen artean mota askotako pertsonak egon dira, hala nola, diseinatzaile berriak, marrazketaren profesionalak, irakasleak eta argazkigintzaren zaleak. Lehenengo saria Andrés Molina Arribasi (Madril) eman zaio, “Buenas noticias” edo "Berri onak" lanagatik.
Filatelia gerturatzeaz gainera, Correos-ek antolatutako DISELLO lehiaketak erakutsi du zigiluak tinbratzeko sistema bat baino gehiago direla: “istorioak kontatzeko, emozioak adierazteko eta ideiak transmititzeko euskarri paregabea dira”.