Jaulkipen data: 06 otsaila 2015

Efemérides

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides

HISTORIA

URTEURRENAK


Urteurrenak izeneko seriearen hiru zigiluek Marca España-ren "ñ" hizkia azaltzen dute eta herrialdearen historiako hainbat gertaera adierazten dituzte.
Artilleriaren Errege Elkargoaren 250. Urteurrenari (1764-2014) buruzko zigiluak instituzio akademiko hori Segoviako hirian sortu izana gogorarazten du. Gaur egun Artilleriaren Akademia esaten zaio, eta Espainian ofizialak prestatzeko zentro zaharrena da. Bertan prestatu dira artilleroen hirurehun promozio baino gehiago, Espainiako Armadaren agintari ezagunak barne. Hasiera batean, elkargoaren egoitza Alkazarrean zegoen, 1862an sute batek jo eta San Franciscoren komentura lekualdatu behar izan zen arte. Artilleriaren Akademiak garai bakoitzeko aurrerabideari eta bilakaerari nola egokitu jakin izan du bere 250 urteko historia osoan zehar, eta lan garrantzitsuak egin ditu armamentuarekin lotutako I+G+b arloan.
Zigiluan, XIX. mendeko artilleroen uniformeak eta gaur egungo bateria bat erasoan ageri dira elkarrekin.
Juan Prim militar eta politiko liberalari (Reus, 1814) eskaini zaio zigilu hau, bere jaiotzaren 200. urteurrena dela eta. Lehenengo Gerra Karlistan, Afrikako Gerran eta Espainiak Mexikora egin zuen espedizioan parte hartu zuen militar bezala. Ideia aurrerakoiak zituenez, "Espainia ohorez" manifestua aldarrikatu zuen Práxedes Mateo Sagasta eta Manuel Ruiz Zorrillarekin batera, eta hala bihurtu zen garai hartako eragin handiko gizon. Hainbat kargu publiko izan zituen; Gerrako Ministerioan egin zuen lan eta Ministroen Kontseiluko Presidente izan zen. Halaber, Amadeo Saboiakoa tronuan ipin zedin proposatu zuen. Madrilen hil zen 1870ean, atentatu baten ondorioz.
Zigilua Prim jeneralaren grabatu batekin irudikatu da. Bigarren plano batean akuarelaz margotutako arrosa bat ageri da, Reus-eko sinboloa, bere jaioterriarena.
Espainiako Osasun Militarraren 500 urteei buruzko zigiluak erakundeari omen egin nahi dio, Errege Katolikoen garaitik gaur egunera arte egindako gerra-operazioetan izandako pertsonak salbatzen eta gaixoei laguntza medikoa ematen garrantzi izugarria izan duelako. Historia luzean zehar, osasun militarrean bilakaera teknologikoa jazo da etengabe, eta medikuntza unibertsalean ere ekarpen garrantzitsuak egin ditu.
Zigiluaren oinarrizko kolorea urdina da, osasun militarraren patroi Ama Birjina Sokorrokoaren mantuarena halakoa baita. Gainera, soldaduak gudu-zelaian agertzen dira, laguntza-ibilgailuak eta Granadako hiriaren sinboloa, gai honi buruzko erakusketa bat dago eta bertan.