Jaulkipen data: 09 urria 2015

Efemérides.150 Aniversarios

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides.150 Aniversarios

HISTORIA

URTEURRENA


Bi Urteurren berrik oroitzapena egiten diete Tarragona-Martorell Trenbidearen 150. Urteurrenari eta Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren 150. Urteurrenari (UIT).
1865eko apirilaren 15ean lotu ziren Tarragona eta Martorell trenbide bidez, l’Anoia eta El Penedès eskualdeetatik igarota. Ibilbideak distantzia laburra zuen, 73,3 kilometro, baina aurrerapauso historiko izugarria izan zen eskualde horretako ekonomiarentzat. Izan ere, garraiatzeko aukera berriak eraiki ziren, eta horiek ongi aprobetxatu ziren ardogintzarako eta nekazaritzarako. Garai hartan, dagoeneko bazeuden Valentzia-Tarragona eta Martorell-Bartzelona lineak; beraz, Tarragona-Martorell linea funtsezkoa izan zen Mediterraneoko Errepideko trenbide-sarea osatzeko. Inauguratu zenean, Tarragona-Martorell lineak hamaika geltoki zituen, eta bertatik bi tren igarotzen ziren egunero.
Zigiluan garai hartako tren-makina ageri da, eta gainean idatzita “Ferrocarril Tarragona-Martorell, 150 Aniversario” (Tarragona-Martorell trenbidea, 150. Urteurrena).
1865eko maiatzaren 17an sortu zen Nazioarteko Batasun Telegrafikoa, geroago Telekomunikazioen Nazioarteko Batasuna (UIT) izena hartu zuena. 150 urte hauetan zehar, komunikazioetan egondako aurrerapenen buru izan da, hasiera-hasierako telegrafia elektrikotik hasita, gaur egungo sateliteen, telefono mugikorren eta Interneten mundura arte.
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) espezializatutako Nazio Batuen erakundea da UIT. Bere eginkizunen artean, bi hauek daude: mundu osoko sateliteen irrati-maiztasunen espektroa eta orbitak zehaztea, eta sareen eta teknologien interkonexio jarraitua bermatzeko arau teknikoak prestatzea. Egun, 193 herrialdek eta 700 erakunde pribatu eta erakunde akademiko baino gehiagok osatzen dute. Denak ari dira elkarlanean IKTen industriari lotutako gaietan. Egoitza Genevan (Suitza) dago.
Irudian, transmisio telegrafikoak egiteko gailu zahar bat, smartphone moderno bat eta zinta zulatu bat ageri dira. Zintan zera jartzen du: “150 Aniversario UIT” (UITren 150. Urteurrena). Zigiluaren goiburuan UITren enblema dago, eta alboan 1865-2015 irakur daiteke.
Yolanda Estefanía. Posta eta Telegrafoen Museoko Liburutegia