Jaulkipen data: 17 ekaina 2015

Efemérides. 400 Años de la Casa de Moneda de Madrid

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 400 Años de la Casa de Moneda de Madrid

HISTORIA

URTEURRENAK


Moneta Etxeko IV. Mendeurrenean (1615-2015) orri-bloke bat plazaratuko da moneta eta billeteak egiten dituen aipatu erakundearen sorkuntza gogorarazteko. Orri-blokearen hondoa egiteko, Pedro Teixeirak 1656an egin zuen Madril Hiriaren planoa erabili da. Zigiluan Ucedako Dukearen erretratua ageri da, Etxearen lehen arduradunarena.
Madrilgo Moneta Etxea 1614ko otsailaren 18an sortu zen Felipe III.aren Errege Zedula bitartez. Eraikina Segovia kalean zegoen, egungo biaduktuaren azpian; bertan hasi ziren, 1615eko apirilaren 3an, lehenengo monetak lantzen, urrezko 2 ezkutukoak eta zilarrezko 4 errealetakoak. Felipe III.ak bertako diruzain izendatu zuen, ondorengotza eman eta guzti, Ucedako dukea. Horrela sortu zen Madrilgo Txanpon Etxea. Espainian eta Indietan zeuden beste moneta-etxe edo txanpon-etxe batzuekin lanean jardun zuen, pezeta moneta nazionala bihurtu zen arte.
Madrilgo Segovia kaleko instalazioetan 250 urte inguruan jardun zuten lanean, Colón plazan eraikin industrial berri bat eraiki zen arte, 1861ean Isabel II.a erreginak inauguratu zuena. Eraikina Zigiluaren Fabrikarekin batera partekatu zen hasiera-hasieratik. Bi eraikinak, Madrilgo Moneta Etxea eta Zigiluaren Fabrika, independenteak izan ziren, 1893an María Cristina erreginordeak batu zituen arte, Moneta eta Zigiluaren Fabrika Nazionala izenarekin (FNMT). Urteek aurrera egin ahala, Colón Plazako eraikinak zaharkitu zirenez, eraikin berri bat eraiki zen Jorge Juan kalean, 1964an, eta hori da gaur egungo egoitza.
400 urtetan zehar, Moneta eta Zigiluaren Fabrika Nazionala-Moneta Errege Etxea pixkanaka joan da berritzen, eta teknologia berrietara eta eskatzen diren segurtasun-sistemetara egokitu da. Billeteak eta monetak egiteaz gainera, Correos-eko zigiluak egiten dira, Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea eta Loteria Nazionaleko, bingorako eta Estatuko apustuetarako txartelak. 90. hamarkadan, eta merkataritza elektronikoa ahalbidetzeko, txipa zuten txartelak egin eta Espainiako Ziurtagiri Elektronikoaren zerbitzua (CERES) sortu ziren.