Jaulkipen data: 19 uztaila 2015

Efemérides. 61 Certamen Internacional de Habaneras y Polifonía

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 61 Certamen Internacional de Habaneras y Polifonía

HISTORIA

HABANERA ETA POLIFONIEN NAZIOARTEKO 61. LEHIAKETA
Torreviejan (Alacant) urtero ospatzen den Habanera eta Polifonien Nazioarteko 61. Lehiaketa dela eta merkaturatu da txapelketaren zigilu bat. Hondoan itsas giroa azaltzen da eta, lehenengo planoan, La Bella Lola eskultura da nabarmen. Obra hori Torreviejan dago, eta itsasoan lanean aritzen diren maite horien zain dauden emakumeei egiten die omena. La Bella Lola Habanera ezagun baten izenburua ere bada.
Torreviejako musika-lehiaketaren historia 1955ean hasten da, hiriaren irudia zabaldu eta Mediterraneora hurbiltzen hasten ziren turistak erakartzeko lehen aldiz egin zenean lehiaketa. Lehenengo edizioetan izaera nazionala zuen, eta "Torreviejako Habanera Lehiaketa" zeritzon. Hamarkada batzuk beranduago, eta izandako arrakasta kontuan hartuta, musika-ekitaldi hau nazioarteko izatera iritsi zen, eta "Habanerak eta Polifonia" kalifikazioa gehitu zitzaion. Nazio-mailako taldeak etortzen dira parte-hartzera, Espainiako probintzietako abesbatzak; eta nazioartekoek ere parte hartzen dute, bost kontinentetako abesbatzek. 60. edizioan, lehiaketa "Nazioarteko Interes Turistikoko" izendatu zen.
Maila nazionalean, talde gehienak afizionatuak dira, baina zuzendariak profesionalak, musikaren munduan ezagunak. Hala ere, nazioarteko kategorian talde profesionalak dira gehienak. Ospe handiko abesbatzak izan ohi dira; AEB, Kuba, Venezuela, Lituania, Austria eta Poloniatik datoz, besteak beste. Torreviejako abesbatzek, berriz, lehiaketaz kanpo parte hartzen dute beti.
1994an, "Haur eta Gazteen Habaneren Lehiaketa Nazionala" antolatu zen lehenengo aldiz, kategoria nazional eta nazioartekoarekin baita ere. Geroago, eta txikienen artean musika sustatze aldera, Patronatuak Udal Abesbatzaren Eskola sortu du.