Jaulkipen data: 18 maiatza 2015

Efemérides. 700 Aniversario del culto a la Virgen del Mar

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 700 Aniversario del culto a la Virgen del Mar

HISTORIA

URTEURRENAK
Urteurrenak izeneko seriearen zigilu berri batek Santanderreko patroi eta udalerri osoan beneratu den “Itsasoko Ama Birjina gurtzeko zazpiehungarren urteurrena" gogorarazi nahi du.
Itsasoko Ama Birjinaren irudia tailu gotiko bat da, XIII. edo XIV. mende hasierakoa, garai erromanikoaren tradizio ikonografikoa duelako. 55 zentimetro neurtzen ditu, eta eserita ageri da ohorezko aulki baxu batean, Haurra belaunetan duela erdiko aldean. Egurrean landu da, pieza bakarrean. Bi aldiz eraberritu behar izan zuten: bata, 1956an Manuel Cacicedo eskultoreak eta, bestea, 1993an Rocío Espejo tailerrak. Irudia belusezko mantu gorri batek estaltzen du, urrezko brokatuarekin; hain zuzen ere, Isabel II.a erreginaren oparia izan zen, 1861ean ermita bisitatu zuenean.
Tradizioak dioen arabera, Ama Birjina ohol baten gainean flotatzen agertu zen kostaldeko arroken artean; ontzietan babesle gisa eramateko zizelkatzen ziren horietakoa izan zitekeen, "Galeoien Ama Birjina" delako bat. Zutoin batek eusten zituen irudi horiek itsasontzian, eta flotatzen agertu zena hondoratutako itsasontzi baten aztarnak izan zitezkeela esaten da.
Ama Birjinarekiko debozioa 1315etik dator, baina Gonzalo Fernández de Pámanesek, Santanderreko sei familia primitiboetako batek, XIV. mendearen amaieran fundatu zuen Itsasoko Ama Birjinaren Ermita. Santutegia San Román de la Llanillan dago, Santander hiritik gertu dagoen irla batean, eta urtero joan ohi da jendea botoa egin eta erromeria ospatzeko. Ospakizunak Mendekoste egunaren hurrengo astelehenean egiten dira, pazko-igandearen osteko hurrengo 51 egun igarotzean.
Itsasoko Ama Birjinarekiko debozioa duela zazpi mendetatik nabari da Santander hirian; bertara joan ohi ziren XVI. mendean babes eske biztanleak eta marinelak ekaitz bortitzen, lehorteen, suteen, hondamendien edo izurrite ikaragarrien ostean.
1994an Itsasoko Ama Birjinaren ermandadea sortu zen, 1489an zegoenaren oinordeko, Ama Birjinarekiko debozioa eta tradizioa bizirik mantentzeko.