Jaulkipen data: 05 urtarrila 2015

Efemérides.75 aniversario del CSIC

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides.75 aniversario del CSIC

HISTORIA

URTEURRENA

2014an Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluaren (CSIC) 75. urteurrena izan zenez, zigilu autoitsaskor honetan nanopartikulen konposizio bat irudikatu da nanohodien barruan, instituzio zientifikoaren ikerketa-alor desberdinak islatze aldera.
CSICen Espainiako ikerketarekin lotutako ezagutza-alor guztiak lantzen dira. 1939an sortu zen, Gerra Zibila amaitu ostean, baina jatorria eta erakundearen egitura-oinarriak Azterketa eta Ikerketa Zientifikoak Areagotzeko Batzordekoak (JAE) dira. Lehenengo erakunde hori 1907an sortu zen Ikaskuntzarako Instituzio Askearen printzipioen pean, eta zientziak Espainian zuen atzeratasunarekin eta isolamenduarekin amaitzeko helburua zuen. Hasiera batean Santiago Ramón y Cajal izan zen presidente. Garai hartan, JAE izan zen herrialdea berregiteko eta birsortzeko proiektu berritzaileena, hainbat ideologiatako intelektualen parte-hartzearekin. Horretarako, laborategiak eta ikerketa-zentroak eraiki, atzerrian ikasteko bekak esleitu eta Espainiako pentsalari eta zientifikoak beste herrialdeetakoekin harremanetan hasi ziren. Zientzia eta kulturaren programa berritzailea abian jartzeaz arduratu ziren, besteak bestek, José Castillejo, Juan Negrín, Ignacio Bolívar, Severo Ochoa, Ramón Menéndez Pidal, María de Maeztu edo Américo Castro. 1938an, gobernu frankistak JAEren jarduerak etetea agindu eta bertako zerbitzuak Espainiako Institutura eta unibertsitateetara eskualdatu zituen.
Gaur egun Espainian ikerketa zientifikoan lan egiten duen erakunde publiko handiena da. Osatzen duen sarean 130 zentro eta institutu daude, Autonomia Erkidego guztietan banatuak, eta diziplina anitz lantzen dira, oinarrizko ikerketa eta garapen teknologikoa esaterako. Lan-arloak hainbat espezialitatetan banatzen dira, hala nola: Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak; Biologia eta Biomedikuntza; Baliabide Naturalak; Nekazaritza-zientziak; Zientzia eta Teknologia Fisikoak; Materialen Teknologia; Elikagaien Teknologia eta Teknologia Kimikoa. Halaber, CSICek kudeatzen du Espainiako liburutegi-sare osoena eta zabalena. Europako ikerketa-zentro onenetariko bat da.