Jaulkipen data: 27 otsaila 2015

Efemérides: I Congreso Internacional Tauromaquia

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides: I Congreso Internacional Tauromaquia

HISTORIA

URTEURRENAK

“Ondare Kultural den Tauromakiaren” inguruko Nazioarteko Biltzarra da zigilu honen gaia; horregatik ageri da Javier Montesol margolariak egindako zezen-eszena bat.
2013an, tauromakia Espainiako Ondare Kultural gisa aintzatetsi eta arautu zen lege bidez. Arau legegilearen sarreran adierazten da Tauromakia Espainiako historiaren eta ondare kulturalaren zati dela, Alfontso X.a Jakitunaren partidetan adierazten den bezala; XIII. mendean dagoeneko arlo hau barne hartu eta araututa zegoen. Halaber, xedatzen da zezen-festa edo zezen-ikuskizunak ez direla zezen-korridak bakarrik, baizik eta zezenaren munduari lotutako tradizio eta herri-festak ere badirela, nortasun kolektibo bat; horrek guztiak azaltzen du zergatik den botere publikoen eskumena.
Zezen-festa eta zezen-ikuskizunak, zuzenekoak eta dinamikoak, bilakatu egiten dira etengabe. Horregatik da zaila etorkizuna nolakoa izango den aurresatea. Herriaren zaletasunak jarraitzen badu eta, belaunaldi berriek festa nazionala nola gorde eta babestu jakite aldera, berritzeko gai bada baino ez da mantenduko. Gaur egungo gizartea dibertsifikatua da; batzuk zezen-ikuskizunen alde daude, beste batzuk ez. Legeak, berriz, adierazten du aukeratzeko askatasuna dela lehentasuna eta aukera ez dela murriztu behar.
Zezenketaren arteetan eta tauromakiaren inguruan dauden ezagutzetan eta jarduera artistikoetan, sormenezkoetan eta emankorretan barne hartzen dira zezen suharren hazkuntza eta hautaketa, traje distiratsuak jostea, zezen-korridetako musika jotzea eta horma-irudiak egitea, beste ekintza batzuen artean. Horregatik, tauromakia da: “Garrantzi izugarria duen sektore ekonomiko bat, askotariko arlo ugaritan eragin nabarmena duena, hala nola, enpresetan, zerga-arloan, nekazaritza/abeltzaintzan, ingurumenean, elikagai-arloan, industrian edo turismoan, besteak beste”. Espainiaz gainera Portugalen, Frantzia hegoaldean, Kolonbian, Ekuadorren, Mexikon, Perun eta Venezuelan ere interesa dago tauromakiarengan.
“Ondare Kultural den Tauromakiaren” inguruko Nazioarteko Biltzarra elkarrekin antolatzen dute Hezkuntza Ministerioak, Gaztela-Mantxako Komunitateen Juntak eta Albaceteko Udalak (nazioarteko bilkuraren egoitza da), eta zezenaren munduarekin lotura duten sektore guztiek hartzen dute parte.