Jaulkipen data: 18 iraila 2015

Efemérides.S. Agustín de la Florida, Juan Carreño de Miranda

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides.S. Agustín de la Florida, Juan Carreño de Miranda

HISTORIA

EFEMERIDEAK
Floridako penintsulako (AEB) San Agustin Fundazioaren 450 urteurrena ospatu dugu gertaera historiko hau gogoratuko duen zigilu autoitsaskor bat kaleratuz. Zigiluaren marrazkia gainjarritako bi irudik osatzen dute. Egonlekuaren fundatzailea izan zen Pedro Menéndez de Avilés-ena eta bere ohorez, hirian eraikitako monumentuaren argazkiarekin. Marrazkiaren atzeko aldean, penintsularen irudia ikus daiteke.
1565. urtea zen Avilés-en 1519 jaiotako eta 1574 Santanderren hil zen Pedro Menéndez Ameriketara joan eta lehen egonlekua sortu zuenean mende batzuk geroago Ameriketako Estatu Batuak izango zen lurraldean. 1565eko abuztuaren 28an San Agustin egunean Floridako kostaldea ikusi zuen eta egun batzuk beranduago, irailaren 8an, lurrak hartu zituen Espainiako erregearen izenean eta San Agustin sortu zuen. Fundazio honen ondoren beste asko sortu ziren Floridako penintsulan.
Avilésko Pedro Menéndez Indietako Armadako Kapitain Nagusia izan zen, baita Floridako Aurretiko eta Kubako Gobernatzailea Felipe II. aren erregealdian.
1614 urtean jaio zen Avilésen Juan Carreño de Miranda margolaria. Berari eskaini zaio zigilu hau bere jaiotzaren 400. urteurrena ospatzeko. Familia noblea zuen eta Madrilera joan zen bizitzera haurra zela oraindik. Bertan Pedro de las Cuevasen eta Bartolomé Románen tailerretan hasi zen ikasten. Estilo barrokoa garatu zuen, Velázquez, Rubens eta Van Dyck margolarien eragina nabaria da eta XVII. mendeko bigarren erdiko margolari garrantzitsuenetako bat izan zen. Gai erlijiosoetan espezializatu zen, San Sebastianen, Atochako Ama Birjinaren koadroek eta Toledoko Katedraleko freskoek erakusten duten bezala. Erretratuak egiten abilezia handia zuen eta ganberako margolari izendatu zuten. Errege-familiaren eta gorteko kideen erretratuak egin zituen. Pertsonaiak apaingarri askorik gabe marrazten jakin zuen, bitxirik gabe. Karlos II.aren eta Austriako Mariana erreginaren oleo ugari margotu zituen. Carreño Madrilen hil zen 1685 urtean.
Zigilua ilustratzeko 1957 urtean Gonzalo Pérez Espolitak Juan Carreñori egindako erretratuaren interpretazio bat hartu da erreferentzia gisa.