Jaulkipen data: 31 martxoa 2015

Emisión conjunta España-Croacia. Encaje de Bolillos

KONTSULTATU TARIFAK

Emisión conjunta España-Croacia. Encaje de Bolillos

HISTORIA

ESPAINIA-KROAZIA ZIGILU-SORTA BATERATUA

Espainia eta Kroaziak dituzten balio artistiko eta kulturalak aintzatesteko, bi herrialdeetako posta-bulegoek zigilu-sorta bateratu bat plazaratu dute ehoziri-lanei buruz. Kroaziaren zigiluan Lepoglava-ko ehoziri-lan bat ageri da, eta Espainiakoan, berriz, Sevillako bat, baina biak XX. mendeko lehen erdialdekoak dira. Zigilu hauek zulatuta daude barrualdean, enkajeak bailiran.
Zetazko, lihozko, kotoizko, urrezko edo zilarrezko hariz egindako ehunak dira. Europan sortu eta garatu ziren ehoziri-lanak, eta kontinenteko herrialde guztietara zabaldu ziren gero. Enkajea noizkoa den zehaztu ezin bada ere, esan daiteke XVI. mende hasieran hedatu zela, ehun fin hau Europako gorteetako jantzien funtsezko zati bihurtu zenean. Italia eta Flandria espezializatu ziren modako enkaje hauek egiten, saltzen eta banatzen, eta berehala jarraitu zieten beste herrialdeek.
Dekorazio-arteetako bat izaki, enkajeak garaiko estilo artistikoarekin batera egin zuen aurrera; hala, hainbat motatakoak aurki ditzakegu, veneziarra, errenazentista, barrokoa, rokokoa, modernista, decó edo garaikidea. Ehoziri-lanak egiteko "ehoziri-kaxa" edo "torta" behar da. Horietan ipintzen dira batetik patroia, bestetik orratzak (patroiek zehazten dituzten puntuetan ipintzen dira) eta azkenik "ehoziri-makilak" edo hariak biltzen dituzten egurrezko piezak.
Kroazian orratz eta ziriz egindako enkajeen artisautza historia aberatsa dago; herrialdearen ipar-mendebaldean dagoen Lepoglava hiria da tradizio handiena duena, eta urtero enkajearen nazioarteko jaialdia ospatzen da bertan. Zigiluan ageri den pieza Danica Brösles-ek egindakoa da, herrialdean izen handia duen emakumearena.
Espainian, berriz, XV. mende amaieran eta XVI. mende hasieran agertu ziren enkajearen lehenengo aipuak, artisauen eskuek "puntu espainiarra" bezala ezagutzen den bertako estiloa sortu zutenean. Zigiluan Sevillako enkajea agertzen da, Cándida Garcíak egindakoa; irakaslea zen, eta eredu berriak sortu zituen XVII. mendean Andaluzian egiten ziren lanak, hots, hamabi ehozirietako enkajeak deritzenak, oinarritzat hartuz. Bezero bakoitzari bere patroia egiten zitzaion; pieza bakarrak izan ohi ziren, eta sortzaileak sinatzen zituen.