Jaulkipen data: 23 apirila 2015

Europa

KONTSULTATU TARIFAK

Europa

HISTORIA

EUROPA
Trapuzko txotxongiloak, peluxezko hartzak, egurrezko zalditxoak, kulunkak, latorrizko zaldiko-maldikoak, tren artikulatuak eta beste jostailu asko ageri dira Europa izeneko zigilu-seriean, aurten “Antzinako jostailuak” muino. Espainiaren zigilu autoitsaskorrean egurrezko tren baten maketa irudikatu da, eta pinu gorriaren lurrin arin bat ere badu.
Beste urtebetez, eta jada 1993az gero, PostEurop-eko kide diren posta-administrazioek Europa izeneko serie bat argitaratzen dute gai berdinarekin. Serie honekin Europako herrietako balore historikoak eta kulturalak sustatu eta zabaldu nahi dira zigiluen bidez. Lehenengo seriea, 1993an egindakoa, “Arte Garaikideari” buruzkoa izan zen, eta nazioarteko erakundearen kide ziren herrialdeek bere artista ospetsuenen irudiak argitaratu zituzten. Orduz geroztik, hainbat aspekturi erreferentzia egiten dioten gaiak hautatu dira, adibidez: aurkikuntza ezagunak, bakea eta askatasuna, parke naturalak, ura, zirkoa, gastronomia edo musika-tresnak, besteak beste. Askotariko gaiei buruzko zigiluak direnez munduan gehien biltzen eta ezagutzen diren serietako bat da.
PostEurop elkarteak filateliaren inguruko lan-talde bat dauka, eta aldian behin interes komunei buruz eztabaidatzeko eta zigiluetan urtero agertuko diren gaiak erabakitzeko biltzen da. Adosten den gaia oinarri, herrialde bakoitzak autonomia dauka bere zigiluak nahi moduan diseinatzeko, bere idiosinkrasia, kultura eta ohiturak nabarmenduz. Erakundeak, aldiz, ezarri du zigilu guztietan Europa logotipoa agertu behar dela, Correos-eko postontziaren itxura duena.
PostEurop-ak 2002an egin zuen lehenengo aldiz lehiaketa publiko baterako deialdia, serieko zigilu onena Internet bidez aukeratzeko. Orduz geroztik, lehiaketa oso ezagun bilakatu da, eta urtero planeta osoko milaka herritarrek hartzen dute parte. Lehenengo deialdian, 2002an, “Zirkoa” izan zen aukeratutako gaia, eta Maltako posta-zerbitzuari eman zitzaion saria. 2014an egin zen lehiaketarako, berriz, “Musika-tresnak” proposatu zen gaitzat, eta Serbia izan zen irabazle. Espainiak irudikatu zuen zigiluan gitarra espainiar bat eta Paco de Lucía maisu aparta ageri ziren.