Jaulkipen data: 13 martxoa 2015

Exfilna 2015

KONTSULTATU TARIFAK

Exfilna 2015

HISTORIA

EXFILNA 2015

Exfilna 2015 deritzon Filateliako Erakusketa Nazionala Avilésen egingo da aurten (Asturias). Hori dela eta, bloke-orri bat merkaturatuko da bi zigilurekin, "ñ" letra dakartenak, España Markaren adierazgarria. Irudiak modu oso linealean marraztu dira, eta herriko alde zaharreko ohiko kale bat irudikatzen dute. Aviléseko gune historikoan aurki ditzakegu kale eta plazak arkupeekin, elizak eta jauregiak, Erdi Aroko historian zehar paseo bat emateko gogoak pizten dituztenak.
Exfilna 2015 Aviléseko Filatelia Taldeak antolatu du, eta Filatelia Elkarteen Espainiako Federazioaren (Fesofi) lankidetza eta babesa izan du, baita Corres-ena ere, beste erakunde batzuenaz gainera. Erakusketan, Espainian egiten direnetatik garrantzitsuena den honetan, Fesofi osatzen duten filatelia elkarte batzuetako bildumazaleek hartzen dute parte. Federazioak 250 filatelia-elkarte baino gehiago biltzen ditu Espainia osoan zehar.
Exfilna 2015 erakusketaren 53. edizioa da aurtengoa, eta "San Agustín de la Florida Fundazioaren 450. Urteurrena" izango da erreferentzia-puntua. Aipatu hiria Avilésekin dago senidetuta, eta 1565ean sortu zuen Pedro Menéndez de Avilés esploratzaileak, jatorriz bertakoa zenak.
Lehiaketa Klasean, bildumazaletasunaren alor guztiak taldeka banatuta daude; guztira, 139 bildumek hartzen dute parte, baita 19 ekarpenek ere Filatelia Literaturan. Aurtengo edizioan lehen aldiz Italia da herrialde gonbidatua, Federazione fra le Società Filateliche Italiane erakundearen bidez, zortzi bilduma orokor eta Filatelia Literaturako bat erakusgai. Halaber, Ohorezko Batzordean Espainiako errege-erregina berri Felipe VI.a eta Letizia dira buru.
Filateliaren lehenengo Erakusketa Nazionala (Exfilna) Madrilen egin zen 1963an, eta urteek aurrera egin ahala filateliarekin loturaren bat duten Espainiako hainbat hiri eta herritan egin da. Bigarren aldiz egingo da aurten Avilésen, lehenengoa 2000. urtean antolatu ostean.