Jaulkipen data: 05 urtarrila 2015

Grandes Exposiciones. El primer Picasso

KONTSULTATU TARIFAK

Grandes Exposiciones. El primer Picasso

HISTORIA

ERAKUSKETA HANDIAK

El Primer Picasso. A Coruña 2015 ("Lehenengo Picassoa. Coruña 2015") da zigilu autoitsaskor honen izenburua, pintoreak Coruñako hirian bizi izan zuen garaia gogorarazte aldera, bertan egin baitzuen bere prestakuntza artistikoa eta lehenengo lanen erakusketa 1895ean.
Pablo Ruiz Picassoren (Malaga, 1881-Mougins, 1973) bizitzari eta garapen artistikoari buruz gutxien ezagutzen den aldia Coruñan igarotakoa da, zalantzarik gabe. 1891n iritsi zen, José Ruiz Blasco, pintorearen aita eta Arte Ederretako irakasle, familiarekin batera Galiziako hirira lekualdatu zenean A Guarda Institutuan marrazketa-irakasle lanpostua betetzeko. 1891tik 1895era, Picassok bertan egin zituen ikasketak eta bere aitaren zuzendaritzapean hasi zen marrazten. Garai hartan, kaletik eta portuan topatzen zituen oinezkoak eta pertsonaia ezagunak marrazten zituen. Coruñako paisaiak, itsasoa, jende arrunta eta arrantzaleak dira bere inspirazio-iturri nagusiak.
Picassok teknika menderatzen duen heinean, aitak olio-pintura egitera animatu zuen, eta pintore gazteak lehenengo mihiseak egin zituen senideen erretratuekin. Coruñan igaro zuen garai hartako obra garrantzitsuenetarikoak dira, besteak beste: La Niña de los Pies Descalzos ("Neskatoa Oinutsik"), Coruñako garaiko maisulana; La Pareja de Ancianos (Zahar Bikotea); El Viejo de la Manta ("Mantadun Zaharra") eta Retrato del Doctor Pérez Costales ("Pérez Costales Doktorearen Erretratua"), medikua, politikoa eta pintorearen aitaren lagunaren erretratua. Coruñako hiria oso garai garrantzitsua izan zen Pablo Picassoren bizitzan; bertan hasi zuen prestakuntza akademikoa, bertan marraztu zituen lehenengo koadro interesgarriak eta bertan aurkeztu zuen bere ibilbide luzeko lehenengo erakusketa.
Bartzelona, Madril eta Paris izango ziren Espainiako artista handiaren hurrengo helmugak. George Braque-rekin batera, XX. mendeko pinturaren abangoardia garrantzitsuena eta iraultzaileena sortu zuten: kubismoa.
Errepublikako gobernuak Pablo Picasso izendatu zuen Prado Museoaren zuzendari 1936an eta, urtebete beranduago, Gernikako bonbardaketaren ostean, lan ezagunena marraztu zuen titulu horrekin. Basakeriaren eta "gerraren lazturari esku eman dion mundu baten barreiatzea" esan nahi duen guztiaren aurkako protesta du ikur koadroak.
Picassoren lana hainbat filatelia-argitalpenen muina izan da 1978az gero. Zigilu honetan Autorretrato Evocativo ("Oroitzeko Autoerretratua") litografia irudikatzen da, Malagako Picasso Fundazioan dagoena. 1945eko data du, pintoreak jada 64 urte zituenean, eta gazte baten irudia agertzen da, bere gazte garaiekin gogoratze aldera.