Jaulkipen data: 18 apirila 2015

Juvenia 2015

KONTSULTATU TARIFAK

Juvenia 2015

HISTORIA

JUVENIA 2015.

Haur eta gazteen artean filateliaren bildumazaletasuna sustatzeko ekitaldi garrantzitsuena da Gazteen Filatelia Erakusketa Nazionala, JUVENIA. Aurtengo edizioa Ourensen egingo da, eta ur termalen gaia aukeratu da oraingoan. Zigiluaren irudian Galiziako Las Burgas hiriko iturburu termala ageri da, baita haur-talde bat ere, gazte filatelikoen bilkura adierazteko. Zigiluak Premium paper-orrian argitaratu dira, mezu atseginekin eta inguruan emotikonoekin.
JUVENIA 2015 Miñoko Filatelia, Numismatika eta Bitofilia Elkarteak antolatu du, Correos-en eta beste instituzio ofizial batzuen babesarekin. Erakusketa Ourenseko Udal Auditorium-Biltzar Jauregian egingo da, eta Espainiako txoko guztietatik parte hartu duten gazteen bildumak izango dira ikusgai. Erakusketa-aldian zehar, mahai biribilak antolatuko dira, filatelian hasteko tailerrak eta hiria eta termak ezagutzeko bisita gidatuak. Ezarritako arauen arabera, erakusketan 10 eta 21 urte bitarteko gazteek har dezakete parte, FESOFIn federatuta dauden filatelia-erakunderen batekoak badira. Postu onenetan sailkatzen diren bildumek Espainia ordeztu ahal izango dute hurrengo nazioarteko erakusketetan.
Lehenengo JUVENIA biltzarra Bartzelonan egin zen 1971an, “Juve-Hispania 71” izenpean. Garai hartako argitalpenek diotenez, Espainia osoko berrogeita hemezortzi pertsonek aurkeztu zituzten bildumak. Gazteenen artean filateliaren bildumazaletasunak zuen garrantzia berretsi zen, eta gaiari buruzko hitzaldiak eta dokumental-proiekzioak antolatu ziren. Urteek aurrera egin ahala, lehiaketak gaur egun duen izena hartu eta bi urtez behin antolatzen hasi zen, beti urte bakoitietan. Lehenengo parte-hartzaile horietako asko, gaur egun, lehen mailako bildumazaleak dira, eta Espainiaren izenean dihardute ekitaldi nazional zein nazioartekoetan.
Aurten Ourensen egingo den JUVENIA 2015 erakusketaren 24. edizioa izango da, eta laugarren aldiz antolatuko da Galizian. Aurretik Vigon (1973 eta 1983) eta Coruñan (1993) egin zen.