Jaulkipen data: 02 azaroa 2015

Navidad

KONTSULTATU TARIFAK

Navidad

HISTORIA

GABONAK

2015eko Gabonetako jaulkipena, klasikoa edo erlijiozkoa,Tarifa A,Jesus Haurtxoari eskainita dago. Trokel bat du barruan, haurraren silueta marrazten duena. Espainiako filateliak sekula jaulki duen zigilurik txikiena dugu hau, 229,1837 mm2-ko gainazalekoa.

Orain arte Espainiako filateliak jaulkitako zigilurik txikiena 1851koa zen, Isabel II, bi errealekoa, 388,8 mm ² neurtzen zuena. Nazioartean, Bolivar estatuak jaulki zuen zigilurik txikiena (1863-1866), garai hartan Kolonbiako Estatu Batuak deiturikoaren zati bat zenean. Zigiluaren neurriak hauek ziren: 8 × 9,5 mm.

2015eko edizioa berezia da. Izan ere, zigilu hau 2015-2017 epeko Gabonetako Bilduma Txartel batean jar daiteke, eta hala egin ahal izango da ere bai 2016an eta 2017an jaulkitakoekin.

Zigiluak, Santo Domingo de la Calzada katedralean (Errioxa) dagoen Napoliko jaiotza zirraragarriaren markoa du. Miguel Ángel Lorente jaunak dohaintzan eman zuen, eta balio artistiko eta erlijiozko balio izugarria du.
Correos-ek jaiotza jartzeko tradizioa eta filatelia bateratu nahi ditu. Horretarako, Misterioko figurak agertuz joango dira, guztiak barneko trokel batekin, figuren silueta marrazteko, bakoitzak bere Jaiotza munta dezan:
- Jesus Haurtxoa: 2015
- Andre Maria: 2016
- San Jose: 2017

Zigiluetako irudiak Napoliko Jaiotzakoak dira. Jaiotzak guztira 130 pieza baino gehiago ditu, XVIII. mendetik XX. mende bukaera bitartean egindakoak. Pieza gehienek 38 cm-ko altuera dute. Napoliko jaiotza guztiek bezala, bi elementu nagusi ditu: figurak edo pastori eta eszenografia. Kasu honetan, Nicola Maciarielloren lana da. Jaiotza bera erdi erraustuta dagoen tenplu batean aurkezten da, kristautasunak paganismoaren aurka lortutako garaipena sinbolizatzeko. Hala izaten da Napoliko jaiotza guztietan.

Gabonetako apainketa da Tarifa B zigiluko protagonista, jaulkipen moderno edo laikoa. Etxea Gabonetan apaintzeko ohitura antzinatik dator. Zeltek, germaniarrek eta eskandinaviarrek hala egin ohi zuten, errespetua eta ziklo naturalak oinarri. Neguko solstizioa ospatzen zuten, haur-eguzkiaren jaiotza. Tradizio hau antzinateko beste herri batzuetan eta mito greko-erromatarretan ere ageri da. Erdi Aroan hartu zuen egun horrek erlijiozko kutsua.

Gaur egun, apaingarriek erabat galdu dute ukitu mistikoa, eta apaintzeko objektuak baino ez dira. Hala ere, besteak beste senidetasunarekin, maitasunarekin eta familiarekin lotzen dira egun horiek, nahiz eta erlijiozko izaera albo batera utzi.

Zigilu hau Gabonetara, etxera eta familiarantz begiratzen duen leiho bat da, urtero Gabonei eskaintzen zaien zigilu jaulkipenean jasotzen diren desiretara ere. 1955az geroztik jaulkitzen ditu Correos-ek zigilu hauek, jaiegun hunkigarri hauek ospatzeko.