Jaulkipen data: 04 azaroa 2015

Numismática

KONTSULTATU TARIFAK

Numismática

HISTORIA

NUMISMATIKA 2015
Ondoz ondoko bigarren urtez, Numismatikari eskainitako bi zigilu jaulkiko dira. Kasu honetan, 100 pesetako txanponaren eta billetearen ifrentzua erreproduzitzen dira. Inprimaketa-sistemari cool stamping deiturikoa gehitu zaio, txanponen ukitu metalizatua irudikatzeko.
100 pesetako billetea Kordobako margolari Julio Romero de Torresi eskainita dago. 1953 eta 1978 bitartean egon zen zirkulazioan. Billetearen ifrentzuan, artistaren La Fuensanta olio-pinturako irudia ageri da, tonu marroietan margotuta dagoena. Bertan, emakume gazte bat dago jesarrita, zuzenean ikusleari begira, eskuak zilar-koloreko lusuil handi baten gainean jarrita dituela. Jantzi normalak daramatza, baina margolanak emakumearen aurpegian, besoetan eta gorputz-enborrean jartzen du argi gehiena, baita ontziaren erdialdean ere.
Modeloak María Teresa López zuen izena. Hamabost urteko neskatxa baino ez zen Romero de Torresek 1929an bere erretratua margotu zuenean. Zenbait hilabete beranduago, modelo gisa aritu zen berriz ere artistaren azken margolanerako, ezagunena: La chiquita piconera. Uste zitekeenaren aurka, benetako kalbarioa bizi izan zuen emakumeak, margolariaren maitalea izan zela esaten zutenen esamesen eta okerkeriaren erruz. 2003an hil zen 89 urte zituela.
Billetea egiteko, zuri-beltzeko argazki bat erabili zen, Romero de Torresek berak koadroari egin ziona 1929an Sevillako Iberoamerikako Erakusketan erakutsi baino lehen. Une horretatik aurrera, ez zen margolanari buruzko informaziorik egon 2007ra arte. Urte horretan, Londreseko Sotheby's enkantean jarri eta saldu zuten milioi bat euro baino gehiagoren truke. 100 pezetako billetean erabilitako modeloaren irudiak marka hautsi zuen: ia-ia mila milioi billete argitaratu ziren.
Zigiluan ageri den 100 pezetako txanpona 1992koa da, eta berriz hasi zen erabiltzen 1998 eta 2000 bitartean. Aleazioa brontze eta aluminiozkoa da, 9,25 gramo pisatzen du eta ertzean hogeita bi lis-lore ditu. Txanpon-etxearen marka darama, M (Madril), urre-kolorean.
100 pezetako txanpona aurrez ere plazaratu zen, 1982 eta 1990 bitartean, zigiluan ageri den berdin-berdina. Desberdintasun bakarra da zenbatekoa digituekin idatzita dagoela, ez letrekin, eta alboetan bi puntu ditu. Txanponaren aurpegiak eta armarriak osatzen dute ikonografia, Alfonso XII.ak eta Alfonso XIII.ak dagoeneko bazutena. Pieza horren 22.661.000 ale jaulki ziren. Hauxe eta 100 pezetako beste txanpon batzuk veinte duros (hogei duro) izenarekin ezagutu izan dira gaztelaniaz herriko argotean, "duro" bost pezetako txanponari esaten zitzaion eta. Gerra Zibilaren aurreko belaunaldiek errealetan hitz egiten zuten, baina gerraren ondoren "duro" hitza erabiltzen zen (bost pezetako txanpona).