Jaulkipen data: 14 urria 2015

Patrimonio Artístico. Murales, Joan Miró

KONTSULTATU TARIFAK

Patrimonio Artístico. Murales, Joan Miró

HISTORIA

ONDARE ARTISTIKOA

Bloke-orri batek eta zigilu batek osatzen dute Ondare Artistikoa jaulkipena, Joan Miró artistaren murala duena. Jatorrizko lana imitatuz, filatelia-jaulkipena zeramikan arinki esmalteztatutan inprimatu da, distira bizia ematen diona.

Erreproduzitu den irudia Madrilgo Biltzar Jauregiko muralaren zati bat da, Castellana Pasealekuan dagoena. Lana Joan Miró artistarena da. Zeramikazko 7.056 piezaz osatuta dago, 20 x 30 zentimetrokoak, Joan Gardy Artigas eskultore eta zeramikariak egindakoak. Guztira, 550 metro karratuko azalera du. Munduko bigarren muralik handiena da, Alemaniako Wiesbaden hirian dagoena baita handiena, hori ere Mirók egindakoa.

1980an jarri zen murala Biltzar Jauregiaren fatxada nagusian. Hau da, eraikina ofizialki inauguratu eta 10 urte beranduago. 1970eko ekainaren 1ean izan zen hori, garai hartan Asturiasko Printzea zen Borboiko Juan Carlos jaunaren eskutik. Arte Ederren urrezko domina jaso zuen Mirók lan horri esker.

1893an Bartzelonan jaioa, margolaria, eskultorea, grabatzailea eta zeramikaria izan zen Joan Miró. Bere aitaren eraginez, Merkataritza ikasi zuen, baina laster erabaki zuen margolaritzari ekitea. Francesc Galí Arte Eskolan (Bartzelona) hasi eta Europako azken joera artistikoak ikasi zituen. 1920an Parisa bidaiatu zuen. Bertan, Picasso eta beste hainbat margolari ezagutu zituen. Hortxe hasi zen bere lanaren bilakaera. Bere lanetan egonezin surrealistak ageri dira. Atzeko kolore neutroen gainean, kolore biziak erabiltzen ditu, gorria, urdina, horia, berdea eta beltza, batik bat.

1930etik aurrera, beste arlotan hasi zen lanean, adibidez eskulturan, behe-erliebeetan eta collageetan. Gerra Zibila Parisen igaro zuen. Garai hartan margotu zuen “El Segador” murala, 1937ko Nazioarteko Erakusketarako. Zenbait urte beranduago, Espainiara itzuli eta zeramikazko lehen lanak egin zituen, Llorens Artigas zeramikari ospetsuaren laguntzarekin. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, zeramikazko zenbait mural handi egin zituen UNESCOk Parisen duen egoitzarako; Harvard Unibertsitaterako (USA) eta Bartzelonako aireporturako. Eta ezin ahaztu artistaren eskultura-lanak. Joan Miró 1983an hil zen Palma Mallorcakoan.