Jaulkipen data: 22 apirila 2015

Personajes: Luis Aragonés - Gabriel García Márquez

KONTSULTATU TARIFAK

Personajes: Luis Aragonés - Gabriel García Márquez

HISTORIA

ABONO a Pliegos Premium

Ahora también PESONALIZACIÓN Pliegos Premium


Futbol jokalari eta entrenatzaile Luis Aragonés eta idazle eta Literaturako Nobel Sari (1982) Gabriel García Márquez dira Pertsonaiak izeneko seriearen protagonista. Bi zigiluak Premium paper-orrian argitaratu dira.
Luis Aragonés (Madril, 1938-2014) Getafen hasi zen futbolean 15 urterekin. Oviedorekin jokatu zuen lehenengo aldiz Lehenengo Mailan 1960an; hasiera hartatik ibilbide luzea bizi izan zuen, eta selekzio nazionaleko entrenatzailea izateaz gainera Espainiako 2008ko Eurocopa irabazi zuen. Espainiako futbolaren pertsonaia garrantzitsua da. Hainbat urtez jardun zuen jokoan Betisen, 1964-1965 denboraldian Atlético de Madridek fitxatu zuen arte. Talde zurigorriarekin hiru Liga titulu irabazi zituen (1966, 1970 eta 1973), baita bi Espainiako Kopa ere (1966 eta 1972), eta Ligako gol-egile nagusia izan zen 1969-1970ean, bere kide Eulogio Gárate eta Real Madrideko Amanciorekin batera. Hamabi aldiz jantzi zuen selekzioaren kamiseta, 1974-1975 denboraldian jokatzeari utzi eta Atlético de Madrideko entrenatzaile egin zen arte. Urte batzuk beranduago, hainbat futbol-taldetako entrenatzaile izan zen, hala nola, Betisekoa, Bartzelonakoa, Espanyolekoa, Sevillakoa edo Turkiako Fenerbahçe-koa. Selekzioaren buru zenean, 2008ko Eurocopa irabazi zuen, eta Espainiako taldearen “la Roja” izena zabaldu zuen. Luis Aragonésen adierazpen hori Premium paper-orrian jaso da.
Gabriel García Márquezek (Aracataca, Kolonbia, 1928-Mexiko DF, 2014) zuzenbidea ikasi zuen Bogotako Unibertsitate Nazionalean, eta aldi berean “El Universal” eta “El Espectador” egunkarietan egiten zuen lan. Lehenengo eleberria 1955ean argitaratu zuen, “La hojarasca”, fantasiaz beteriko narrazio-estilo bereziarekin. Bere maisulana eta XX. mendeko literatura-eleberri garrantzitsuenetako bat 1967an agertu zen: “Cien años de soledad” (euskaraz: "Ehun urte bakardadean"). Macondo alegiazko herrian Buendíatarren saga kontatzen du, "errealismo magikoa" deritzon estilo batekin, eguneroko elementuak eta elementu errealistak izaera magiko eta fantasiazko beste batzuekin nahastuta. 1975ean “El otoño del patriarca” argitaratu zuen ("Patriarkaren udazkena"), bere idazlanik gustukoena, eta gero beste lan ezagun asko idatzi zituen, hala nola, “Crónica de una muerte anunciada” ("Heriotza iragarritako baten kronika"), “El amor en los tiempos del cólera” ("Maitasuna izurritean") edo “El general en su laberinto” ("Jenerala bere labirintoan"). Kolonbia, Kuba, Mexiko, Paris eta Bartzelona artean igaro zuen bizitza. 1982an Literaturako Nobel Saria irabazi zuen. Premium paper-orrian zigilu bat ageri da alderantziz, alboan idatzita dagoen esaldiari erreferentzia egiten.

PERTSONAIAK. Luis Aragonés, Gabriel García Márquez