Jaulkipen data: 19 urtarrila 2015

Serie Basica

KONTSULTATU TARIFAK

Serie Basica

HISTORIA

OINARRIZKO SERIEA

Espainiako monarkian Espainiako Errege Felipe VI.arekin garai berri bati hasiera eman zaionez, Oinarrizko Serie berri bat plazaratu da erregearen irudiarekin. Irudia Errege Etxeak emandakoa da.
Multzo honetan offset-ean inprimatutako bost zigilu daude, eta bat, handiagoa, kalkografian egindakoa da, inoiz izan ez diren bi nobedaderekin: zigilua autoitsaskorra da eta Errealitate Areagotuan (EA) dago inprimatuta. Modalitate teknologiko honetan, smartphone batez irudia atzemanez gero, animazio bat eta bideo bat ikus daitezke Felipe VI.a Erregearen irudiari buruz. 2015ean plazaratutako beste zigilu batzuen antzera, zigilu guztiek España Markaren "ñ" hizkia dakarte berezitasun moduan.
Multzo honek Urrezko artista-froga bat ere badakar: 24 kilateko urrez egindako kalkografia-zigilua, 999 zilar-milarenezko oinarri batean.
Oinarrizko Serieak, Serie Orokorra edo Behin Betikoa ere deritzonak, aurpegien gama zabala adieraztea du helburu, tinbratzeko aukera guztietarako. Izan ere, herrialde monarkikoetan, erregearen erretratua irudikatu ohi da serieotan; hala egiten da Britainia Handian, Suedian edo Espainian. Errepubliketan, berriz, herrialdeko irudi ezagunak edo irudi alegorikoak izaten dituzte, Frantzian Marianne agertzen da, esate baterako.
Oro har, multzoak ezaugarri propio batzuk ditu: sorta oso handiak edo mugagabeak egiten dira; urteetan zehar irudi bera kolore eta aurpegi desberdinekin plazaratzen da; indarraldi eta denbora luzez diraute zirkulazioan, edo hainbat eratako koskadurak eta inprimatzeko sistema erabiltzen dira. Adibidez, Juan Carlos I.aren erregealdian zehar Oinarrizko Seriearen 150 zigilu baino gehiago plazaratu ziren. Guztira, sei oinarrizko serie egin dira, oso desberdinak, erregearen irudia aldatuz urteek aurrera egin ahala.
Felipe Borboi eta Greziakoa Madrilen jaio zen 1968ko urtarrilaren 30ean. Bere aita Juan Carlos I.ak abdikatu ostean, Errege izendatu zen 2014ko ekainaren 19an Felipe VI.a izenarekin. Estatuburu izaki, Estatuaren batasuna eta iraunkortasuna irudikatzen ditu, instituzioetan funtzio arbitral eta moderatzailea betetzen du, eta Espainiako Estatuaren goi-mailako ordezkaria da nazioarteko harremanetan.