Jaulkipen data: 04 ekaina 2015

Solidaridad. Programa Mundial de Alimentos

KONTSULTATU TARIFAK

Solidaridad. Programa Mundial de Alimentos

HISTORIA

SOLIDARITATEA

Solidaritatea izenarekin merkaturatu da Elikagaien Munduko Programari (PMA) buruzko zigilua. Irudian mapamundi bat ageri da, elikagaiak ekoizten dituzten haziekin egindakoa, eta sinbologia bikoitza erakusten duen esku bat; batetik, Zero Gose dagoen mundu baten alde egiten du lan, mantenu unibertsalerako beharrezko fruituak emanez, baina aldi berean beharrezko elikagaia biltzen duen eskua da.
PMA laguntza humanitarioa ematen duen erakundea da, planeta osoan gosearen aurka borrokatzen duena. Nazio Batuen sisteman barne hartuta dago, eta dohaintza boluntarioak jasotzen ditu. Gizon, emakume eta haur guztiek bizi aktibo eta osasungarri bat izateko behar dituzten elikagaiak lortzeko sortu zen 1961ean, eta orduz geroztik ez dio lan egiteari utzi.
Erakundearen datuen arabera, urtero 80 milioi pertsonari laguntzen die batez beste, 75 herrialde baino gehiagotan. Dauzkaten eginkizun nagusietako bat da larrialdi humanitarioetan (hondamendi naturalak egon direlako, gerrak edo gatazka zibilak direlako) laguntza ematea elikagaiak banatuz. Helburu horiek betetzeko, planetako edozein lekutan elikagaiak banatu ahal izateko behar den azpiegitura eta logistika guztia izan eta antolatzeaz ere arduratzen da, baita behar handia duten zonalde horietan telekomunikazioa eta interkonexioa ezartzeaz ere.
PMAk, gainera, komunitate txiroenei laguntzen die prestakuntza-programen bidez, euren biziak berregiteko eta elikadura-segurtasuna nola lortu ikasteko prestatuz. Elikagaiak Lanaren Truke izeneko programan jana ematen zaie pertsonei etorkizun hobe baten oinarriak eraikitzen laguntzen duten garapen-proiektuetan lan egitearen truke. Beste programa batzuk, adibidez, Elikagaiak Trebakuntzaren truke deritzonak, joskintza, erlezaintza, abeltzaintza eta beste gai interesgarriak ikasteko aukera ematen dute. Emakumearentzako laguntza ere ematen du erakundeak, izan ere, munduko leku askotan emakumeak arduratzen dira lurrak landu eta uztak jasotzeaz.
Haurrei dagokienez, PMAk urtero elikagaiak banatzen ditu eskoletan 20 milioi haur baino gehiagorentzako. Horrela, familiei adorea ematen zaie beren seme-alabak eskolara joan eta bertan prestakuntza bat jarrai dezaten. Desnutrizioa murriztea eta belaunaldi arteko gose-pobrezia zirkuluarekin haustea dira laguntza humanitarioko erakunde honen beste helburu batzuk.