Jaulkipen data: 14 maiatza 2015

TICS. Redes Sociales

KONTSULTATU TARIFAK

TICS. Redes Sociales

HISTORIA

IKTak. GIZARTE-SAREAK
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKTak) eta Gizarte-sareetan duten garrantziak osatu dute zigilu-koadernotxo hau; sei zigilu hexagonal daude eta posta-baliorik ez duten piktograma batzuk, sarean egon litezkeen gizarte-harremanak adierazteko.
IKTek zera esan nahi dute: “Informazioa kudeatu eta beste leku batera bidaltzeko garatu diren teknologiak”. Elektronika dute oinarrizko teknologiatzat, informazioa biltzeko, berreskuratzeko, helarazteko eta edozein tokitan jasotzeko. IKTak eta horiek Gizarte-sareetan duten erabilera gizarte-fenomenoa dira; enpresek jarduteko eta gizakiek harremanak izateko modua irauli dute. Ezaugarrien artean hauek dira garrantzitsuenak: berehalakotasuna, informazioa sortzen den unean bertan transmititzen delako eta oso urrutira bidali daitekeelako; elkarreragina, bi noranzko komunikazioa ahalbidetzen delako interesen arabera elkarrekiten duten pertsonen eta taldeen artean; eta immaterialtasuna edo digitalizazioa, informazioa elementu fisiko izatetik immateriala den zerbait bihurtzen delako. Digitalizazioari esker, informazio ugari bildu daiteke gailu txikietan, adibidez, CDetan, USBetan edo memorietan.
Interneta, azken belaunaldiko telefono mugikorrak, GPSak, barra-kodeak, kreditu-txarteletako banda magnetikoak, online salmentak, posta elektronikoa edo bideokonferentziak dira IKTek gizarteari eta negozioen munduari eman dizkieten baliabideetako batzuk.
Dauden gizarte-sareen artean, batzuk planeta osoko pertsonak bilatu eta horiekin harremanetan jarri ahal zaitezke, baita argazkiak eta multimedia fitxategiak partekatu ere. Beste batzuk, berriz, oso erabilgarriak dira ezagutzera eman nahi duten erabiltzaile eta artistentzako; bideoak partekatu eta hainbat iritzi uzteko aukera eskaintzen dute gainera. Blogak edo koadernoek egile baten edo batzuen artikuluak biltzen dituzte, bidaiei, sukaldaritzari, hezkuntza- edo merkataritza-gaiei buruz, besteak beste. Mundu profesionalari zuzendutako sareak ere badaude, zure prestakuntza-profila erakutsi eta lanpostu bat aukeratzeko aukerarekin eta guzti. IKTak eta Gizarte-sare berriak gure bizitzako zati dira dagoeneko.